Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du igande honetan, Palestinan jasaten ari diren genozidioa salatzeko. Jende askok bat egin du ekimen horrekin, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez. "Elkartasun mezua" zabaltzeko ehunka bisitari eta 136 parte-hartzaile bildu dituen ekitaldi hunkigarria izan da.
Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu du hitza protestaren hasieran. Euskal kultur sortzaileek "gelditzeko beharra" zutela azpimarratu du Gomezek, eta esan du sektorea genozidio horren ondorioak jasaten ari direnen alde dagoela: “Euskal kulturaren erakusleiho honetatik munduari ere begiratzen diogu, eta aurtengo edizio honetan, tarte batez bada ere, gelditzeko beharra sentitzen genuen”.
Horrela, Durangoko Azokak ordu erdiko geldialdia egin du ohiko jardueran, eta bisitariek eta parte-hartzaileek bat egin dute ekimen horrekin. “Gelditzea, Palestinako genozidioari ez esateko. Gelditzea, pentsamenduak mugitzeko. Gelditzea, ekintzak aktibatzeko. Gelditzea, palestinarrei mezu bat bidaltzeko: ez zaituztegu bakarrik utziko. Kulturgintzatik ere, zuekin gaude”, esan du Gomezek.
Jarraian, Asun Elorriaga Gerediaga Elkarteko kideak hartu du hitza, poesia eta musika uztartu dituen elkarretaratzeari jarraipena emateko. Hala, Danele Sarriugartek, Itxaro Bordak, Josu Goikoetxeak, Ainhoa Urienek, Leire Bilbaok eta Erika Lagomak gaurko bereziki idatzitako poemak entzun dira.
Ondoren, Laura Mintegik, Gotzon Barandiaranek, Eider Beobidek eta Maria Osesek honako sortzaile hauen poemak irakurri dituzte: Rikardo Arregi, Nazim Hikmet, Mosab Abu Toha eta Mohammed el-Kurd. Halaber, Hawari ahizpek Mahmud Darwixen "Lur honen gainean” poema irakurri dute. Esanezin taldearen zuzeneko abesti batekin amaitu da geldialdia.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".