G Puntua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Badakigu G puntuko finalean arituko diren 8 bertsolarien izenak

Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin lehiatuko dira Donostiako Ilunben abenduaren 18an ospatuko den finalean.
Badakigu G puntuko finalean arituko diren 8 bertsolarien izenak
Alaia Martin abenduaren 18ko finalean arituko da. Argazkia: EITB

Hernaniko Galarreta pilotalekuan abenduaren 4an egindako azken finalaurreko saioarekin jakin dugu G puntuko 2011ko finalean arituko diren 8 bertsolarien izena. Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin lehiatuko dira abenduaren 18ko finalean.

Finalaurreko hiru saioak Arrasaten, Tolosan eta Hernanin jokatu dira eta hemen ikus ditzakezue bertsolariek lortutako puntuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X