Egun bat gutxiago, baina egitarau zabalagoa
Durangoko Azoka abenduaren 6tik 9ra egingo dute aurten. Aurreko urteetan baino egun bat gutxiago izango du, baina 300 ekitaldi inguru antolatu dituzte, zortzi gunetan: Ahotsenea, Irudienea, Szenatokia, Areto Nagusia, Kabi@, Saguganbara (Haur Literatur Txokoak izen hori izango du aurrerantzean), AzokaTB eta Plateruena (aurten lehen aldiz Azokako gune bezala hartuko dute).
Iaz zabaldutako guneen indartu nahi dutela nabarmendu dute Gerediaga elkarteko antolatzaileek. Horrela, Irudieneak, Kabiak eta Szenatokiak ekitaldi gehiago hartuko dituzte "jauzi kualitatibo nabaria" eskainiz. Ahotsenea, adibidez, gaueko 22:00ak arte izango da zabalik Azokako lau egunetan. Irudienea 20:00ak arte izango da zabalik eta aurtengo ikusentzunezkoen nobedadeen erakuslehio izango da. Gainera, 3Dtako lehen euskal pelikula estreinatuko dute bertan. Gainera, bideoklipak eta film laburrak izango dira, besteak beste, eta protagonistek bertatik bertara aurkeztuko dituzte. Szenatokiak bere presentzia nabarmen handituko du. San Agustin Kultur Gunean, antzerki maratoiak izango dira lehen hiru egunetan, hainbat konpainiak 15 minutuko erakustaldiak eskainiz. Kabi@ teknologia berrien eta Interneteko proiektuen gunean "Euskal Wikipediaren elikatze masiboa" egingo da, Aiert Goenaga Azokako zuzendariak esan duenez. Gainera, Tranxmedia proiektua ere aurkeztuko dute, ostegunean 14:30ean.
Kultur ijitoa izango da aurten kultura gonbidatua eta Kale Dor Kayiko elkarteak presentzia zabala izango du, Manuel Vizarraga elkarteko presidenteak jakinarazi duenez. Romanó hizkuntza eta beraien kultura Azokara hurbiltzen saiatuko direla gaineratu du, eta bertaratzen direnei ijitoen kulturara hurbiltzeko gonbita egin die.
Plateruena aretoa (Landako gunearen alboan dago) Azokako beste gune bat izango da aurten. Sortzaileek (musikariek gehienbat) beraien lanak aurkeztuko dituzte lehen aldiz Plateruena Kafe Antzokian. Areto nagusian, ohikoa den legez, hitzaldiak eta aurkezpenak izango dira. Haur Literatur Txokoak Saguganbara izena hartuko du aurten eta umeek eta gazteek literaturara hurbiltzeko aukera izango dute. Gainera, Jolasak eta filmak izango dira.
AzokaTB EITBk, Goienak eta HamaikaTBk elkarlanean sortutako ekimena da. Landakoko pantaila erraldoian zein streaming bidez jarraitu ahal izango da bertan gertatzen dena eta aurten lehen aldiz, Euskal Herriko hainbat tokiko telebistatan ikusi ahal izango da zuzenean. Gainera, Ahotseneako kontzertu eta aurkezpenak ere zuzenean eskainiko dira eitb.com-en.
Areto nagusian hainbat liburu aurkezpen izango dira, tartean Juan Jose Ibarretxerena, Kirmen Uriberena, Patxi Zabaletarena, etab. Gainera, kultura gonbidatuarekin lotutako hainbat hitzaldi eta aurkezpen izango dira.
Irudienean, 3Dtako lehen euskal filma estreinatuko dute (ostiralean, 12:00etan eta igandean, 18:00etan) eta hainbat film labur eta bideoklip izango dira ikusgai, protagonistekin (Miren Amurizak eta Asier Altunak "Bertsolari" aurkeztuko dute eta Jon Maia eta Angel Oiarbide "Gazta zati bat" lanaren proiekzioan izango dira). Mahai-ingurua ere izango da, "Bikoizketa vs. Azpitituluak" izenburupean.
Szenatokiak antzerki maratoia eskainiko du, ordu erdiko saioak goizez eta arratsaldez. Bereziki programatzaileei zuzendutako emanaldiak izango dira, baina publiko orokorrarentzat ere interesgarria suertatu daiteke. Euskal konpainia nagusiek lan berriak aurkeztuko dituzte.
Kabi@ gunean Tranxmedia proiektua aurkeztuko dute (ostegunean, 14:30ean) eta ipuin kontalari inprobisatua izango da. Ostiralean, 11:00etatik aurrera, eskoletako ikasleek idatzitako milaka artikulu igoko dira euskarazko Wikipediara. Gainera, Sei2012 sarien banaketa egingo da, euskarazko Interneteko ekimenei sariak.
Ahotsenean sortzaileen azken lanen aurkezpenak izango dira: Eraso!, Zuloak, Goienetxe anaiak, Lauroba, Seiurte, Xabi San Sebastián, Larregi, Willis Drummond, Gose, Seiren, Balerdi Balerdi, Enkore eta Anai-Arrebak taldeak izango dira, besteak beste.
Saguganbaran, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira (ostegunean, 12:00etan) eta ijitoen tailerrak izango dira. Hainbat argitaletxeren nobedadeak aurkeztuko dira eta ipuin kontaketa saioak izango dira, ilustrazio tailerrez gain.
Plateruenan hainbat kontzertu izango dira, azaroaren 30ean hasita: Willis Drummond eta Joseba Irazoki, Bizardunak, Vendetta, Gau Ijitoa (txalaparta, bertsolaritza eta kultura ijitoa uztartuko dituen lana), Betagarri eta Kherau taldeak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.