Pastorala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘Jose Mendiaga’ pastoralaren testua, zubereraz eta batuan

'Jose Mendiaga' Arrokiagan eman zuten, 2012ko uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean. Testua Johañe Bordaxar idazle eta kantariak sortu zuen, 2011. urterako 'Monzon' pastorala moldatu zuen berak.
'Jose Mendiaga' pastoralaren kartela

Urtero bezala, EiTBko Euskara Sailak Zuberoan emandako azken pastoraleko testuaren transkripzioa eta euskara baturako egokitzapena egin ditu. Hemen ikus dezakezu.

Jose Mendiaga pastorala Arrokiagan eman zuten, 2012ko uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean. Testua Johañe Bordaxar zuberotar idazle eta kantariak sortu zuen, 2011. urterako Monzon pastorala moldatu zuen berak.

Antzezlanaren abiapuntua XIX. mendeko azken hamarkadetako egoera ekonomiko latza da. Urte gogor haietan, Euskal Herriko gazte askok jaioterria utzi, eta Ameriketara emigratu behar izan zuten, bizimodua aurrera ateratzeko. Gazte haietako bat Jose Mendiaga zuberotar koblakari eta poeta izan zen.

Mendiaga Argentinan eta Uruguain bizi izan zen, eta, Ameriketatik inoiz itzuli ez zen arren, abertzale handia izan zen, Euskal Herriari ezinago atxikia.

Pastorala martxoaren 28an eskainiko da, 15:00etan, ETB-1en.

 

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X