Golardoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskalduna Jauregiak iraunkortasunaren ziurtagiria lortu du

US Green Building Councilek ematen du nazioartean ospe handia duen ziurtagiri hori, eta Euskalduna da Europan sari hori lortzen duen lehen kongresu jauregia.
Bilboko Euskalduna Jauregia. Argazkia: EiTB
Bilboko Euskalduna Jauregia. Argazkia: EiTB

Euskalduna Jauregiak Eraikinen Jarduera eta Mantentzerako ziurtagiria (LEED–EBOM) lortu du. Sariak jauregiaren ezaugarri bereziak aintzatesten ditu: garapen iraunkorraren aldeko eraikina da eta ingurumena errespetatzen du mantentzean eta baliabideak kudeatzean.

Washingtonen egoitza duen US Green Building Councilek ematen du nazioartean ospe handia duen ziurtagiri hori, gaur egun munduan dagoen garrantzitsuenetako bat. Euskalduna da Europan ziurtagiri hori lortzen duen lehen kongresu jauregia.

LEED (Lidergoa Energian eta Ingurumeneko Diseinuan) garapen iraunkorra zaintzen duten eraikinei ziurtagiria emateko sistema bat da, nazioartean ospe handia duena. 1998. urtean sortu zen ziurtagiria, eta, haren bidez, eraikina egitean eta kudeatzean iraunkortasunaren aldeko praktikak erabiltzen direla egiaztatu daiteke.

Horretarako, adierazle garrantzitsu hauek baloratzen ditu: Energiaren aurrezpena, ur kontsumoaren eraginkortasuna, CO2 isurien murrizketa, barruko giroaren hobekuntza eta erosotasuna, baliabideen kudeaketa eta hondakinen kudeaketa eraginkorrak eta sentsibilizazio-politikak.

Honako hauek dira Euskalduna Jauregiaren ziurtagiriaren puntu sendoak: Jauregiko langileen garraio eraginkorra, ur-kontsumoaren % 45eko murrizketa, hozte-dorreen kudeaketa bikaina, kontsumitzen den energia guztiaren % 75 iturri berriztagarrietatik etortzea, erosketa berdearen politika eta okupatzaileen erosotasun-maila handia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X