"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagilearen Carne y arena murgiltze esperientzia bizigai dago, gaurtik hasita, EITBren Bilboko egoitzan, instalazioaren funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak izan diren azken doikuntza teknikoak egin ondoren.
Bisitariak mexikar eta erdialdeko amerikar migratzaile eta errefuxiatuek egindako bidaiaren zati baten erdian kokatzen ditu errealitate birtualeko lanak. Guztira, 15 minutuko esperientzia bat proposatzen du lanak, errealitate birtualeko 6 minutu eta erdiko emanaldia barne, eta “bisitariak ez du migrazioa ikusten: zeharkatu egiten du”. Iñarrituren hitzetan, obra "enkoadraketaren diktadura apurtzeko" eta zuzeneko esperientzia bat ahalbidetzeko nahitik sortu zen, "migratzaileen oinekin ibiliz, haien azalaren azpian eta bihotzaren barruan".
Instalazioa joan den astean zen irekitzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin zuten. Hala, azken egunotan, talde teknikoek lan handia egin dute beharrezko doikuntzak egiteko. Esperientzia hori prestatzeko, erronka tekniko handiari egin behar izan diote aurre, eta baldintza tekniko zehatzak eskatzen dituen gailu berri bat erabili behar izan dute.
Sarrerak, 11,21 euroan
Instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira, 11,21 euroren truke. Bisitariek erreserbatutako ordua baino 15 minutu lehenago iritsi behar dute, gutxienez.
90_20 ekoiztetxeak ohar bidez jakinarazi duenez, ostiralean, martxoaren 20an, ekitaldi instituzionala egingo da, Alejandro Gonzalez Iñarritu bertan dela.
Zuzendariaren ustez, bira Euskal Herrian hastearen dimentsio sinbolikoa ukaezina da, eta gogorarazi du nolako elkartasuna erakutsi zien Mexikoko herriak Espainiako Gerra Zibilaren osteko euskal erbesteratuei, eta nola berak ere familia-loturak dituen herriarekin.
Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBK Banku Fundazioaren eta EITBren bitartez iritsi da instalazioa Bilbora. Carne y arena 2017an estreinatu zen, Cannesko 70. jaialdian, eta Hollywoodeko Akademiak Oscar sari berezia eman zion urte horretan bertan, “esperientzia narratibo aparta” dela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.