Erreferente artistikoetako bat galdu izana deitoratu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritza “zeharo nahigabetuta” agertu da dago Nestor Basterretxearen heriotza dela eta. “Euskadik XX. mendeko erreferente artistiko nagusietako bat galdu du haren heriotzarekin”, adierazi du ohar batean.
“Pintorea, eskultorea, zinemagilea, artista polifazetikoa; ezagut daitekeen egiazko aztarna ezabaezina utzi du. Haren lanak luzaroan iraungo du; oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzako ondarea da, eta, seguruenera, are garrantzi handiagoa hartuko du urteen igarotzeak ematen duen ikuspegiarekin”, nabarmendu du.
Bermeon sortua, frankismotik ihesi Argentinara erbesteratua, Euskadira itzuli zen, eta bertan garatu du bere obra, bertan hartzen du zentzu osoa. Harreman estua izan zuen Oteizarekin eta bere belaunaldiko euskal artistekin (Chillida, Mendiburu, Sistiaga, Zumeta, Ibarrola edo Balerdi), 57 eta Gaur taldeen sorreran hartu zuen parte, eta lotura izan zuen euskal kultura musikan, antzerkian edo zineman biziberritu zuten sortzaileekin; euskal kulturarekin eta bere herrialdeko sorkuntza garaikidearekin zuen konpromisoaren indarra erakusten du horrek guztiak. “Nestor Basterretxea funtsezkoa izan da euskal kulturan sustraitutako abangoardia estetikoa bultzatzeko, bai eta gure kulturaren ezaugarri tradizionalen modernotasun sakona berriro deskubritzeko ere”, irakur daiteke oharrean.
Basterretxearen arte-ekoizpenak, 1950eko hamarkadatik gaur egun arte, sorkuntzaren alderdi asko hartzen ditu barruan. Zinemarekin, argazkilaritzarekin, diseinu industrial zein grafikoarekin eta arkitekturarekin esperimentatu zuen Nestor Basterretxeak eskulturaren eta pinturaren bitartez garatutako berezko hizkuntza oinarri hartuta.
Artelanetan konpromiso sakona erakutsi zuen beti euskal izaerarekin, publikoarekin zein garaikidearekin, eta konpromiso horrek eraman zuen lehen Euskal Jaurlaritzan parte hartzera, non euskal artea eta kultura bultzatzeko politikak aurrera eraman zituen; horren erakusgarri dira Euskal Kosmografia, Argizaiolak eta Eguzkiloreak serieak, Ama Lur filma, bai eta hainbat eskultura publiko ere, hala nola Bakearen Usoa, Arriarango presa, Omenaldia Iztuetari edota Eusko Legebiltzarrean, gure subiranotasun demokratikoaren egoitzan, dagoen Zazpi adarreko zuhaitza, besteak beste.
“Artista handia, egiazko demokrata, euskaltzale sutsua eta pertsona bikaina joan da; haren oroitzapena eta obra, ordea, betiko egongo dira gurekin”, Jaurlaritzaren hitzetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantxoa eta Peioren bigarren agur-kontzertua: 2027ko urtarrilaren 9an BECen!
Bikoteak bere ibilbideari amaiera emango dio bi kontzerturekin BEC!en: urtarrilaren 10ekorako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta bigarrena iragarri dute orain: 2027ko urtarrilaren 9an.
“Muga-zerga” izan da aurtengo hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat
“Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga” adiera duen izena aukeratu dute Akademiak eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroak urteko hitz gisara. “Aduana-zerga” Euskaltziandiaren Hiztegiak jasotzen duen forma baliokidea “askoz gutxiagotan” erabili da.
Goya, Jasper Johns, Steve McQueen, Dan Flavin, Ruth Asawa eta Rosalind Nashashibi, euskal museoetan 2026an
San Telmo Museoak, Artiumek eta Guggenheim Bilbao Museoak datorren urteko programazioa aletu dute.
Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en
Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.
Milaka pertsonak azken agurra eman diote Robe Iniestari, Extremoduroko abeslariari, Plasencian
Ilara luzeak sortu dira Plasenciako kongresu jauregian, jarraitzaile asko bertaratu baitira musikariari agur esatera. Aurrerantzean, Robe Iniesta izena izango du eraikin horrek.
Urrezko domina eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Lourdes Iriondo kantariari
Hilondoko aitortza egin dio Urnietako kantari, idazle eta irakasleari eta bere ahizpek jaso dute Foru Aldundiak emandako oroigarria. Ekitaldia omenaldi hunkigarri bilakatu da. Senide eta familiako kideekin batera, eta euskal kulturgintzaren ordezkaritza zabala bildu da.
Balenciaga museoa “josten duten eskuei” begira
Getariako Balenciaga Museoko Igor Uriak hamar urte eman ditu Cristobal Balenciaga jostun handiaren tailerretan lan egin zuten emakumeen lekukotzak eta objektuak biltzen: irudiak, dokumentuak, lanabesak... Paris, Madril, Bartzelona eta Donostian, 2.000 enplegatu izatera iritsi ziren, eta horietako batzuk Getariako museoan batu dira gaur.
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.
60 urteko ibilbidea “borobildu” du Durangoko Azokaren aurtengo edizioak
Lau eguneko topagune oparoa amaitutzat emateko, antolatzaileek aurtengo Azokaren arrakasta nabarmendu dute, baita egitasmoak urte osoan euskal kulturan duen garrantzia ere.
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.