Antxon Aguirre Sorondo, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria
Eusko Ikaskuntzaren 2014ko Manuel Lekuona Saria Antxon Aguirre Sorondo (Donostia 1946-2014) etnografo gipuzkoarrari eman diote, hil ondoren. 1983an sortu zenetik lehen aldiz, milaka pertsonak parte hartu du sariketan, bozketa ireki baten bidez irabazlearen alde eginez. Boto horien gehiengoak Antxon Aguirre Sorondoren hautagaitza babestu du.
Botoek azken emaitzaren % 50 balio zuten, eta erabakiaren beste erdia Eusko Ikaskuntzako presidentea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Euskaltzaindiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Labayru Institutuak eta Euskarabideak osatutako epaimahai instituzionalaren esku egon da.
Etnografoa, gai historikoen ikertzailea, ondarearen defendatzailea eta bidaiari amorratua, Antxon Aguirre Sorondo behaketa, ikerketa eta dibulgazioan aritu zen bere bizitza osoan. 50 liburu eta ehunka ikerketa monografiko utzi zituen. Ekarpen garrantzitsua egin zuen gai askotan: errotagintza eta industria aurreko hidraulika, albaitaritza, egurrezko ontzien arkitektura, artisautza eta lanbide tradizionalak, kanpaiak eta horien esanahi eta adierazleak, festa, erlijio herrikoia eta ermitak, Euskal Herriko hileta kultura, gipuzkoar komunitate lokaletako etnohistoria…
Antxon Aguirre Sorondok “euskal ondarea bere esanahi zabalenean zabaltzeko egindako lan itzela” nabarmendu du epaimahaiak.
Aurretik, beste hauek jaso dute Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zenetik: Jorge Oteiza, Jose Miguel Azaola, Justo Garate, Bernardo Estornes Lasa, Carlos Santamaria, Jose Ignacio Tellechea Idigoras, Jose Maria Jimeno Jurio, Eugene Goyheneche, Micaela Portilla, Elias Amezaga, Menchu Gal, Manuel Lekuona...
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.