Joan Mari Torrealdairentzat, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria
Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942) soziologo, idazle eta euskaltzaleak jasoko du 2015eko Manuel Lekuona Eusko Ikaskuntzaren saria. Epaimahaiaren hitzetan, urte zailenetatik hasita, lan handia egin du euskara eta euskal kultura sustatzen, eta gizartean "eredugarri" eta "erreferente" bilakatu da.
Ildo berean, idazle bizkaitarraren kultur ekarpenak sariaren filosofiarekin bat egiten duela nabarmendu du: “Manuel Lekuonaren kezka ez zen bakarrik izan euskara eta euskal kultura ikertzea, baizik eta biziaraztea, hau da, gizartean merezi duten lekua ematea, eta horrekin bat egiten du Torrealdaik”.
Irabazlea hautatzeko bi bide erabili dira. Batetik, bozketa prozesua izan da, eta bertan Euskal Komunitate Globalak eta Eusko Ikaskuntzako bazkideek eman dute beren boza. Horiek azken emaitzaren % 40 balio izan dute, eta mila lagun inguruk parte hartu du. Bestetik, Epaimahai Instituzionala osatu da, eta horren iritziak azken emaitzaren % 60 balio izan du. Aurtengo edizioan erakunde hauek osatu dute: Eusko Ikaskuntza, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Euskaltzaindia, Aranzadi Zientzia Elkartea, Labayru Ikastegia, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Vianako Printzea Erakundea.
Ibilbide oparoa
Torrealdai "Jakin" eta "Anaitasuna" aldizkarien zuzendari izan da, eta "Euskaldunon Egunkaria"ko kontseilu editorialeko kide, 1990ean sortu zenetik. Saiakera alorrean zein kazetaritzan aritu da. "Iraultzaz" (1973) saiakeraren ondoren, euskarazko idazleei buruzko ikerketa soziologiko bat argitaratu zuen: "Euskal idazleak, gaur".
1993tik aurrera, XX. mendeko euskal liburuen katalogoa prestatu zuen. 1997an, euskarazko kulturaren egoerari buruzko ikerketa soziologiko mardula argitaratu zuen: "Euskal kultura gaur".
1998an, "El libro negro del euskera" argitaratu zuen, euskarak mendeetan zehar jasandako erasoei buruzkoa. Urte hartan bertan, berak idatzitako biografia editatu zen: "Martin Ugalde. Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena". "La censura de Franco y los escritores vascos del 98" idatzi ondoren, Irun Hiria Saria eskuratu zuen saiakera modalitatean, "La censura de Franco y el tema vasco" (1999) obrarekin.
2007an, euskaltzain oso izendatu zuten, eta, 2011n, Jose Antonio Arana Martija (2010eko Manuel Lekuona Saria) ordezkatu zuen aipatutako erakundeko Azkue Liburutegiko arduradun lanetan.
2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Saria eman zion, euskara aztertzen eta sustatzen egindako lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.