Arpilleren Nazioarteko Foruma antolatu du Donostia 2016k
Arpillerek, emakumeek ‘jositako ahotsen’ berri ematen digute Txile, Argentina, Peru , Zimbawe eta Kolonbiatik.
Nazioarteko hainbat arpilleragilek hitzaldiak eta tailerrak eskainiko dituzte eta denon artean arpillera kolektibo bat egingo dute.
Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoen Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketak eta apiriletik aurrera Donostia Aieteko Bakearen Etxean egongo denak, egingo dio harrera nazioarteko forum honi. Hiru izango dira foruma hartuko duten lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.
Bilboko Museoan, otsailaren 25ean, 16:00etatik 19:00etara, egingo da forumaren lehen jardunarldia Ana Zlatkes ehun-artista eta arpilleragilearen eskutik Artea eta arpillerak izeneko masterclassarekin. Otsailaren 26an, 2016 Gunean, Donostian, zenbait hitzaldi eta tailer egongo dira, besteak beste Arpìlleren gizarte proiektua jorratzeko, Brasil, Txile, Katalunia eta Euskadiko hizlariekin. Geroxeago, Euskadi eta Kataluniako ordezkariekin Arpilleren heziketa-proiektua landuko da. Arratsaldean, Roberta Bacic, Bakea josis: gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketaren komisarioa, Pamela Luque arpilleragilea eta Alex Carrascosa, Itsasoratze artibista proiektuaren zuzendariaren gidaritzapean, arpillera kolektibo bat egingo da.
Gernika-Lumon ospatuko da foruma otsailaren 27an eta 28an honako gai hauek jorratuz Arpillerak mundo akademikoan’Zelanda Berria, Estatu Batuak eta Ipar Irlandako aurkezpenekin, Museoak eta Arpillerak Euskadi, Ipar Irlanda eta Brasileko adibedeekin. Arratsaldean, Donostian hasitako arpillera kolektiboari ekingo diote berriz.
Otsailaren 28an, forumaren azken egunean, Arpilleren lan artistikoari buruz eta Katalunian eginiko Arpillerak eta Gerra Zibila lanari buruz hitz egingo dute. Forumari amaiera emateko, familientzako arpillerak egiteko tailerra antolatuko da.
Itsasoratxe artibista proiektuaren barruan sartuta dago ekimen hau, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena, gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte hartzea eta erakusketa direla medio. Donostia 2016ren Bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaio da proiektu hau.
Forumeko ekitaldi guztiak doakoak dira baina izena eman behar da 688 899 950 telefonora deituz edo alexcarrascosa@gernikagogoratzu.org helbidera idatziz.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.