Dozena bete Donostia
Urtebete pasa da Kalebegiak osatuko duten film laburretan lehenengoak errodatzen hasi zirenetik. Honezkero bilduma osatuko duten 12 film laburretatik 10 errodatu dira eta post produkzio fasean daude.
Donostiako Larrotxene kultur etxean sortu zen Kalebegiak sortzeko ideia, Jorge Gil eta Mitxel Gaztanbidek bultzatuta. “Gure lurraldean zinemaren inguruan dagoen talentua ikusarazteko helburuarekin jarri genuen martxan”, dio Gilek. Talentuarekin ez ditu soilik zuzendariak aipatu nahi: Larrotxeneko ikasleak film labur hauetan parte hartzen ari dira zeregin ezberdinetan, Musikeneko ikasleak soinu-bandak sortzen ari dira eta EHUko Itzulpengintzako ikasleak, aldiz,azpitituluak idazten. Bestela ere, Kalebegiak izen handiko zuzendariak eta zuzendari hasi berriak nahasten dituen proiektua da: Julio Medem, Daniel Calparsoro, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Gracia Querejeta, Luis Berdejo, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra, Koldo Almandoz eta Borja Cobega daude lanok sinatuko dituzten zuzendari ezagunen artean, eta hauei las Chicas de Pasaik bikotea, Ekain Irigoien eta Iñaki Camacho gehitu zaizkie. “Pelikula anitza egin nahi genuen, pisu eta ibilbide handiko jendea eta honetan hasten ari direnak nahastuta”, azaldu du Jorge Gilek.
Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendariak ere uste du Kalebegiak-ek ”Donostiaren irudi anitza eta erreala emango duela” eta proiektuak argi utziko duela “Donostia ez dela zinea erakusteko hiria soilik, zinea egitekoa ere badela”.
Orain arte errodatutako film laburrek jorratzen dutenaz ere aurreratu dute zerbait: Asier Altuna eta Telmo Esnalen lana estropada egunean errodatu zuten fikziozko lana dela, Gracia Querejetarena bere haurtzaroa gogorarazten duen umeen istorioa dela, Imanol Uribe, Las Chicas de Pasaik eta Daniel Calparsororen lanak dokumentalak direla, Luis Berdejorena dela Donostian errodatu ez den bakarra, edota Izibene Oñederra eta Isabel Herguerarena animaziozko film laburra dela.
Borja Cobeaga eta Julio Medemen film laburrak dira errodatzeko gelditzen diren bakarrak. Medemek udan errodatuko du bere antzinako istorioa eta Cobeagak aldiz asteburu honetan grabatuko du berea. Bere euskerazko lehen lana izango da eta figuranteak behar ditu: parte hartzeko interesa dutenei domeka honetan, goizeko 9etan, Donostiako Peña y Goñi kaleko 5.zenbakira joateko deia egin die.
Kalebegiak aurtengo Zinemaldian estreinatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.