Shakespeare parkean
“Pieza klasikoak egiteak beti ematen du errespetua baina egokitzapena hain gertukoa izanda erraztu egiten zaigu lana denoi”, dio Uda gau bateko Ametsa lanean Hermiaren papera jokatuko duen Aitziber Garmendiak. “Duela bi urte proposatu zidatenean bi segundu behar izan nituen baiezkoa emateko”, gehitu du. Izan ere, datorren astean estreinatuko den lanean parte hartzeak erakargarria dirudi: ez da antzoki batean eskeiniko, Kristina Enea parkean eskeiniko da zuhaitz arteko leku ezberdinetan zehar mugituz, eta publikoak antzezlaneko ezkontzako gonbidatuen papera jokatuko du. Gastronomia, zuzeneko musika eta dantza ere bilduko ditu 80 lagunek parte hartzen duten ikuskizunak.
Donostiaren kultur hiriburutzako proiektu garrantzitsuenetakoa da duela lau urtetik hona prestatzen ibili diren Uda gau bateko ametsa. Testuaren egokitzapena Patxo Telleriak egin du eta Fernando Bernués eta Iñaki Rikarte dira zuzendariak. Rikarte: “Dramaturgikoki, publikoak antzezlaneko ezkontzako gonbidatuen papera jokatzeak justifikatu egiten du parkean zehar mugitzea”. Kristina Enea parkeko bost gune ezberdinetan zehar kontatuko da istorioa. “Entsegu gelan bi hilez entseatzen ibili garena orain parkera ateratzea erotzeko modukoa ari da izaten. Ez da sekula horrelako zerbait egin Donostian. Ikuskizun ikusgarria izango da”, dio. Aktoreen lana barruan egitetik kanpoan egitera aldatu egiten dela ere uste du zuzendariak eta Aitziber Garmendia ados dago: “Asko aldatzen da gauza. Bat-batean eszenaleku natural batean zaude, eta gu ohituta gaude gezurrezkoetara, plato edo antzokietara. Ez da erreza benetako natura horren mailan egotea”.
Antzezlanean parte hartuko duten aktoreen artean Gorka Otxoa, Joseba Apaolaza, Ane Gabarain, Itziar Atienza edo Jose Ramon Soroiz ere badira, besteak beste. KUKAIrena da dantzen ardura.
Uda gau bateko ametsa euskeraz estreinatuko da ekainaren 21ean eta gero emanaldiak euskeraz eta gazteleraz egingo dira, astean sei egunez, uztailaren 24a arte. Hori bai, lana parkean egiteak ez du dena alde, eta eguraldi txarra egiten duen egunetan emanaldia bertan behera geldituko da.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.