Biennale de la danse 2016 uztailaren 3an Donostian
Dantza garaikidearen munduko erreferente den Biennale de la danse jaialdiari esker, Donostia dantzaren hiriburu bilakatuko da uztailaren 3an Zubideak egitasmoaren eskutik. Dominique Hervieu, Maison de la danse etxeko zuzendaria, arduratu da hirugarren Zubideak honetako programazioa bereziki prestatzeaz. Hervieuk ikus-ahalmen handiko obrak aukeratu ditu, indar poetiko handikoak, inpaktua eta kalitatea lortzeko xedez. Era berean, Cielo RasO, Ertza, Lasala eta Shakti Olaizola konpainiek bertako ukitua emango diote jaialdiari.
Zubideak egitasmoaren programazioa bi espaziotan ikusi ahal izango da; Katalunia eta Okendo plazetan, hain zuzen ere.
Katalunia plaza
11:30ean, Tangerreko Talde Akrobatikoak ekingo dio jardunaldiari. Ordu edi lehenagotik ere izango da zer ikusi, jendaurrean egingo baitute berotze-saioa. Talde ezagun honek modernizatu egin du Marokoko akrobazia-tradizio kulturala, eta bere erroei heltzen die Halka ikuskizunean.
Talde honetako artistek bere unibertsoaren kontraesanak aztertuko dituzte: sakratua eta profanoa, ikusgarria eta ikusezina, jatorrizkoa eta kanpotik hartutakoa. Ikuskizun hau lau saiotan emango da: 12:00etan, 14:30ean, 16:30ean eta 18:30ean. 19:30ean, jarraian dantzatuko dira koreografia guztiak.
Cielo RasO konpainiak Carnaval ikuskizuna eskainiko du 12:30ean eta 17:00etan. Dantza garaikideko talde hau 2009an sortu zen, bi konpainiaren interes artistikoak, pedagogikoak eta sozialak uztartuta; Teatro de Açucar (Brasil) eta Cía, Igor Calongerena.
Bestalde, Lasala konpainiak dantza garaikideko Hooked emankizuna eskainiko du 13:30ean eta 19:00etan. Gizakiak beste norbanako batekin nolabaiteko lotura afektiboa etengabe behar duela erakusten du lan honek.
Okendo plaza
Yoann Bourgeois artista frantsesak emango dio hasiera Okendo plazako Zubideak egitasmoari. Artistak Fugue/Trampolin ikuskizuna eskainiko du, koreografia txiki bezain izugarrien sorta. Koreografia bakoitzak partitura bat du oinarrian, fuga izenez ezagutzen diren musika-konposizioen ereduari jarraituz, eta objektu partikular baten gainean egiten da: tranpolin bat, bola bat, mahai bat, malkar bat… Guztiek ere helburu batekin, unean, orain-oraingoa, gorputza unerik gailenean denekoa eta erortzen hasi aurrekoa.
Shakti Olaizola Gipuzkoako konpainiak lau urte daramatza Irakurtzen izeneko proiektu indibiduala hezurmamitzen, eta 13:00etan izango da ikusteko aukera.
17:30ean, Ertza konpainiaren HRK obraren estreinaldia izango da. Bere helburua, dantza garaikideaz gain beste hainbat arte-diziplinek lekua izango duten espazio berria sortzea da, elkarrizketa eta elkarrekintza erabilia hizkuntza eszenikoa aberastu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.