Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria, Jean-Louis Davantentzat
Jean-Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabil, 1935) filologo eta euskaltzaleari emango diote Eusko Ikaskuntzaren 2016ko Manuel Lekuona saria. Davantek euskararen eta euskal kulturaren eremuan egin duen ahalegina nabarmendu du epaimahaiak, eta belaunaldi oso baten erreferente bilakatu dela adierazi du: "Iparraldeko Zuberoko errealitatea argi islatzen du haren pertsonak, eta bere lana Euskal Herri osoari eskaini izan dio beti, katea eten ez dezan lagunduz".
Gainera, Arantzazuko bilkuran eginiko ekarpenak ere izan dituzte kontuan saria berari emateko, 60ko hamarkadan euskararen batasunaren zorua adosten saiatuko zen Ipar Euskal Herriko azken lekukoa izan baitzen. Halaber, pastoralgintzan ere ekarpen oparo eta zabala egin du, eta Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen 2010ean.
Irabazlea hautatzeko, herriak eta epaimahai instituzionalak hartu dute parte: Eusko Ikaskuntzaren bazkideen bozek % 30eko pisua izan dute, Euskal Komunitate Globalarenak % 10ekoa, eta gainerako % 60a epaimahai instituzionalaren esku geratu da; azken horretan, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Euskaltzaindia, Aranzadi Zientzia Elkartea, Labayru Ikastegia, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, Euskal Kultur Erakundea, Vianako Printzea Erakundea eta Eusko Ikaskuntza daude.
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria 1983an sortu zuten ekarpen garrantzitsutzat hartzen den obra osoa egin duten pertsonei aitorpena egiteko xedez. Besteak beste, Jorge Oteizak, Jose Miguel de Azaolak, Jose Mª Jimeno Juriok, Elias Amezagak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik eta Manuel Lekuonak jaso dute orain arte.
Saria Davanti emateko ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan egingo dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.