Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kukuxumusu eta Mikel Urmeneta, epaitegian

Iruñeko Merkataritza arloko Epaitegian, Kukuxumusuk bere katalogoko irudi gehienen egileen aurka jarritako demanda ebatziko dute bihar, otsailak 9, hasita.
kukuxumusu
kukuxumusu

Kukuxumusuren egungo jabearen eta Mikel Urmenetaren arteko harreman tirabiratsuak beste koska bat egin du gora; izan ere, epaitegietara heldu dira Ricardo Bermejo 2014tik Kukuxumusuren akzioen % 66ren jabea denaren eta Urmeneta enpresaren bazkide fundatzailearen arteko desadostasunak.

Ostegunean, hilak 9, 10:00etatik aurrera, Iruñeko Merkataritza arloko Epaitegian, bista egingo dute, enpresak iazko maiatzaren 5ean Mikel Urmeneta, Txema Sanz, Belatz, Marko eta Asisko marrazkigileen aurka, jabetza intelektualerako eskubidea haustea egotzita, jarritako demanda dela eta. Kukuxumusuren ustez, "Kukuxumusuren unibertsoari" dagozkion marrazkien erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa eskubideak markarenak dira, ez marrazkilarienak.

Auzibide honen jatorria marrazkigileok Katuki Saguyaki proiektua martxan jarri izana da, berorretan "Kukuxumusu Unibertsoari zegozkion diseinuak" erabiltzen baitzituzten, Iruñeko epaitegiak ezarritako kautelazko neurrien autoan jasotakoaren arabera. Duela zenbait aste, Nafarroako Auzitegi Nagusiak baztertu egin zuen demandatuek kautelazko neurri horien aurka jarritako helegitea.

Epaiketa honek, hortaz, Kukuxumusu Unibertsoa izate misteriotsua zer den argitzea espero da, eta Urmenetak eta gainerako marrazkilariek Kukuxumusurentzat eginiko irudietan agertzen diren pertsonaiak nafar enpresarenak edo marrazkilarienak eurenak ote diren ebaztea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X