Urmenetak ezin izango ditu Kukuxumusuren marrazkiak erabili
Mikel Urmenetak ezin izango ditu Kukuxumusuk sinatutako marrazkiak erabili, eraldatu edota hedatu, Nafarroako Merkataritza arloko Epaitegiak esan duenez.
Era berean, Katuki Saguyaki webgunean saltzen diren hainbat produktuetan Kukuxumusuren marrazkiak eraldatu edo kopiatu dituztela aipatzen du epaiak.
Horregatik, Urmenetak ezin izango ditu saldu Kukuxumusuren marrazkiak erabiliz sortu dituzten kamisetak edota bestelako produktuak, marka horrek bereganatu dituelako jabetza-eskubide guztiak.
Alde horretatik, Nafarroako Merkataritza arloko Epaitegiak Kukuxumusuren antza duten marrazkiak erabiltzea debekatu dio Urmenetari, kasu horretan jabetza intelektuala gailentzen delako. Hala ere, Kukuxumusurekin zerikusirik ez dituzten marrazkiak saltzeko askatasuna duela argitu du.
Modu horretan, Kukuxumusuk dituen eskubideak berretsi ditu magistratuak.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako