Kukuxumusuk Mikel Urmeneta kanporatu izana ukatu du
Kukuxumusuk Mikel Urmeneta diseinatzailea, enpresaren sortzaileetako bat, kanporatu izana ukatu du gaur, eta oraindik orain enpresako bazkidea dela eta “betiko parte-hartzea, % 33,3” duela baieztatu du, prentsa ohar batean.
Hartara, “enpresaren herena berea da oraindik, eta berea da, halaber, Kukuxumusuren egunerokotik aldentzeko duela hainbat hilabete hartu zuen erabakia”, idatziaren arabera.
Mikel Urmenetak goizean, Kukuxumusutik “baztertu” dutela eta bihar marka berri bat aurkeztuko duela jakinarazteko, kaleratutako beste ohar bati erantzun dio eguerdian konpainiak idatziaren bidez.
Kukuxumusuk horretan bildu duenez, “1989an sortu zenean bezala lanean jarraituko du enpresak. Egun, 30 pertsona baino gehiago daude bertan lanean, hainbat arlotan beren talentua, lana, esperientzia eta profesionaltasuna eskaintzen. Kukuxumusu, merkatuan bere tokia duten enpresa guztiak bezala, ez da pertsona bakarrera mugatzen, nahiz eta orain arte bere aurpegi ikusiena Mikel Urmenetarena, sortzaileetako batena, izan den”.
Markak idatzian erantsi duenez, “Kukuxumusuren jatorrian hiru bazkide sortzaileak daude, baina, ia 27 urteko bidean, aldaketak egon dira, eboluzioa, eta, marka guztiak bezala, unean uneko joeretara, gustuetara eta egoeretara egokitu da”, “Kukuxumusuren sormen unibertsoko kamiseta, pijama, termo, aterki edo kikara bakoitzaren atzean, diseinu, komunikazio, marketin, merkataritza eta kudeaketa arloetako 30 profesionalen baino gehiagoren lana dago; gainera, horietako gehienek 10 urte baino gehiago daramatzate konpainian”.
“Berak hala erabakita urrundu da”
Kukuxumusuk bidalitako oharrean irakur daitekeenez, “azken urteetan, Mikel Urmeneta Kukuxumusuren eguneroko jardunetik aldendu da, bere kabuz, zuzendaritza artistikoan zituen eginbeharretatik urrunduta, bere proiektu pertsonaletan aritu da.
Enpresaren oharra honela jarraitzen du: “Bazkide berri bat marka berpiztera sartu zen unean, 2014ko otsailean –lanpostu asko suntsitu zituen krisialdi gogor baten ondoren–, enpresa berpizteko plan bati ekin genion, haren kaudimena ziurtatze aldera. Kukuxumusuko zuzendaritzak behin eta berriz eskaini zion Mikel Urmenetari bere kontratu profesionala berriro negoziatzeko aukera, baina berak uko egin zion, horrek enpresari kalte bat ekarri badio ere. Mikel Urmenetak ez zuen ulertu nahi izan enpresa, langileak eta marka bere pertsona baino ¿¿garrantzitsuagoak direla”.
Azkenik, Kukuxumusuk “bere balioei, umoreari eta funtsari” eutsiko diela adierazi du, eta bere proposamen, proiektu, marrazki eta ideien bitartez “probokatzen, dibertitzen eta akuilatzen” jarraituko duela esanez bukatu du adierazpena.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.