Bilboko Kalealdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaleko 58 ikuskizun eszeniko hartuko ditu Bilbok aste honetan

Euskal Herriko sei konpainiak eta kanpoko hogeita bi gehiagok 58 emanaldi egingo dituzte astelehenetik, ekainak 26, larunbatera.
Dikothomia da Bilboko Kalealdian parte hartuko duen euskal konpainietako bat
Dikothomia da Bilboko Kalealdian parte hartuko duen euskal konpainietako bat

Bilboko erdialdeak eta Zazpikaleek Bilboko Kalealdia kaleko arte eszenikoen jaialdia hartuko dute astelehenetik hasita. 28 konpainiak 58 emanaldi emango dituzte, sei egunean.

Larunbatera arte, sei euskal konpainia eta Frantziatik, Portugaldik, Danimarkatik, Erresuma Batutik eta Txiletik etorritako beste hogeita bi arituko dira Bilbon. Euskal konpainiak Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola dira.

Halaber, Bilboko hamazortzigarren Kalealdiak “Dodo’s Dream” Circle of Two britainiar konpainiaren ikuskizun mutua eskainiko du, 2009an estreinatu zutenetik Europako jaialdietan hamaika sari lortu dituena.

Pigmalionen mitoan eta Hoffmannen ipuinetan oinarrituta dago zirkua, antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen lana, eta panpina mekaniko baten eta Dodoren, haren sortzailearen, arteko maitasun istorio ezinezkoa du kontagai.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X