Aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkuna Zentroak Fernando Perez aukeratu du zuzendari kargurako

Lourdes Fernandez ordezkatuko duen sestaoarra lehenago ere aritu zen lanean Bilboko zentroan, Programazio sailean, 2010etik 2015era.
Maiatzaren 1ean gauzatuko dute aldaketa. Argazkia: Azkuna Zentroa.

Azkuna Zentroa udal sozietateko Administrazio Kontseiluak Fernando Perez Gomez kultura-kudeatzailea aukeratuko du gaur, asteazkenarekin, Bilboko aisialdi, kultura eta kirol zentroa zuzentzeko. Lourdes Fernandez azken sei urteetako zuzendaria ordeztuko du Perezek.

Horrela, maiatzaren 1ean hasiko da lanpostu berrian lanean Fernando Perez Gomez (Sestao, 1967), 2010etik 2015era Azkuna Zentroaren Programazio arloko arduradun izan eta jarraian Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia gidatu eta gero.

Lourdes Fernandezek Azkuna Zentroarekiko loturari eutsiko dio, aholkulari artistiko gisa.

Albiste gehiago kultura

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Gehiago kargatu