LIBURU ELEKTRONIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Liburu elektronikoei BEZ murriztua ezartzea ahalbidetuko du Europar Batasunak

Orain, estatu bakoitzak izango du azken erabakia. Espainian, liburu elektronikoei % 21eko BEZa aplikatzen zaie eta paperezkoei, ostera, % 4koa.
Liburu elektronikoa
Liburu elektronikoa. Creative Commons lizentzia

Ecofin Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza Kontseiluak araudi berria onartu zuen atzo, liburu elektronikoei eta paperezkoei zerga bera aplikatu ahal izateko. Orain arte, e-book eta agerkari digitalei BEZ arrunta ezartzen zitzaien eta paperezkoei, berriz, murriztua.

Hiru ahalegin ustelen ondotik, Europar Batasuneko estatuak ados jarri dira araudi berria aurrera ateratzeko. Aurreko saiakeretan Txekiar Errepublikak betoa jarri dio araudiari.

Frantziak eta Luxenburgok liburu elektronikoei BEZ murriztua aplikatzeko saiakera egin zuten, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak atzera bota zituen hori ahalbidetzen zuten legeak.

Araudi berriari esker, aurrerantzean posible izango da liburu elektronikoei edota argitalpen digitalei BEZ murriztua ezartzea.

Espainian, liburu elektronikoei % 21eko BEZa aplikatzen zaie eta paperezkoei, ostera, % 4koa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X