Arantzazu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Euskara Batuaren Eskuliburua' aurkeztu du Euskaltzaindiak

Arantzazuko nazioarteko biltzarrean, Akademiak jarraibidez osaturiko liburu praktikoa eta webgune berria aurkeztu ditu.
Arantzazuko Biltzarrean aurkeztu dute lana
Arantzazuko Biltzarrean aurkeztu dute lana

Euskaltzaindiak aurkezpen bikoitza egin du gaur Arantzazun, XVII. Biltzarraren bigarren egunean: Euskaltzaindiaren webgune eraberritua eta Euskara Batuaren Eskuliburua.

Webgune berrituak “estetika argiagoa eta modernoagoa” dakar, eta nabigazioa erraztea izan da lantaldearen helburua. Webgune berrian, besteak beste, gaur aurkeztutako beste lana ere egongo bertan kontsultagai.

Euskara Batuaren Eskuliburua-k arau, gomendio nahiz bestelako irizpenak era didaktikoan birformulatzea du helburu. Alor askotatik bildutako informazioa ageri da lanean, gaur azaldu dutenez: lexikoa, kalkoak, ahoskera, ortotipografia eta beste.

Sarreretako bakoitzean, argi adierazten da zer duen Euskaltzaindiak arau moduan emana, eta zer ez, zer den ebatzia eta zer den gomendio edo hobespena. Edota non komeni den batasuna egitea.

Euskaldun “eskoladun edo alfabetatuari” zuzendua da lana, irakasle, idazle, hizkuntza-teknikari, argitaletxeetako hizkuntza-zuzentzaile, itzultzaile, hedabideetako kazetari-esatari eta hizkuntza-kontuetan jakingura duen edonori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X