Scotland goes Basque
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal kultura Eskozian erakutsiko dute 2019an

Hogei kultur ekitalditik gora egingo dituzte britainiar herrialdean, Etxepare Institutuak antolatuta. Huntzak, Kalakanek eta Tosta Bandak joko dute, besteak beste.
Huntza Plateuenan
Huntza taldeak joko du Eskozian, besteak beste. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Etxepare Euskal Institutuak “Eskoziako hiri nagusietan” 2019an euskal kultura zabaltzeko egingo duten programa aurkeztu du gaur, Donostian.

Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien laguntza jaso du ekimenak, eta Kalakan, Huntza, Oreka TX, Korrontzi eta Tosta Banda eramango ditu herrialdera, besteak beste.

Literatura, arte eszenikoak, musika eta zinema jorratuko ditu, besteak beste, #ScotlandGoesBasque egitasmoak urtarriletik urrira, Eskoziako jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan, hala nola Celtic Connections (Glasgow), Edinburgh International Book Festival, Edinburgh International Film Festival eta Fringe-Dance Base-n (Edinburgo). Halaber, euskararekin eta euskal kulturarekin loturiko eduki akademikoa landuko dute Edinburgoko, Glasgowko eta Skyeko unibertsitateetan.

Lehenengo hitzordua urtarrilaren 17tik otsailaren 3ra Glasgown egingo den Celtic Connections jaialdia izango da: Kalakan, Huntza, Korrontzi eta Oreka TX arituko dira. Gainera, Tosta Bandak ere kontzertu bat emango du bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X