Bere ekoizpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arriagak 'Dido & Aeneas' antzezlan musikal barrokoa estreinatuko du

"Dido and Aeneas" Henry Purcellen opera eta "Dido, queen of Carthage" Christopher Marloweren lana uztartzen ditu lehenengoz maiatzaren 3an taularatuko duten ikuskizunak.
"Dido & Aeneas"
Maiatzaren 3an estreinatuko dute, Bilbon. © E. Moreno Esquibel

Dido & Aeneas Arriaga antzokiak ekoitzitako lan berriak Henry Purcellen musika eta Christopher Marloweren edertasun poetikoa nahasten ditu ikuskizun berean. Ostiralean, maiatzak 3, estreinatuko dute, eta 4an ere ikusi ahalko da, egun bietan 19:30etik aurrera.

Musikal barroko honek Dido and Aeneas Henry Purcellen opera eta Dido, queen of Carthage Christopher Marloweren antzezlana uztartzen ditu. Operaren konposizioak ingelesez entzungo dira, jatorrizko bertsioan, eta Marloweren antzezlana euskaraz antzeztuko da. Hori dela eta, ikuskizun osoak euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko gaintituluak izango ditu.

Christopher Marlowe ingelesa Shakespeareren aitzindaritzat hartzen da, eta Ingalaterrako antzerki panorama modernizatzen lagundu zuen.

Barbora Horáková Joly txekiar zuzendari gazteak zuzendu du antzezlana, eta antzezle talde handia izango du bere aginduetara. Bi protagonista nagusiek, Didok eta Eneasek, bina interprete dituzte: Nerea Berraondo (Dido) eta León de la Guardia (Eneas) dira protagonista biei ahotsa jarriko dieten bi bakarlariak, abestu behar dutenean. Antzezpenari dagokionez, Miren Gaztañaga da Dido eta Adrián García de los Ojos Eneas.

Horiez gain, Naroa Intxausti abeslariak eta Lucía Astigarraga antzezleak ere hartzen dute parte, baita Joseba Apaolazak, Karmele Larrinagak, Itziar Lazkanok, Mikel Losadak, Idoia Merodiok eta Koldo Olabarrik ere.

Purcellen partiturak gauzatzeko, Propitia Sydera Bilbao orkestra barrokoa aukeratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X