Loraldia sormen festibalaren seigarren edizioa Bilboko 15 gunetara iritsiko da
Loraldia jaialdiaren seigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bilbon. Imanol Agirre Loraldia festibalaren zuzendari artistikoak ekitaldi horretan azaldu duenez, Loraldia Festibalak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola Iparragirre, 200 urte beteko baitira aurten Urretxuko bardoa jaio zenetik; Joseba Sarrionandia; Agustin Xaho; eta Fermin Muguruza.
Baina nazioarteko hainbat pertsona ere ekarri eta beste begirada batez berrinterpretatuko ditu jaialdiak; izan ere, Bob Dylan euskal unibertsora eramango dute eta Lisboako fadoak ere plaza izango du Fernando Pessoa omentzeko.
Aurtengo edizioan, antzerkia, dantza, musika, literatura, zinema, gastronomia eta bertsolaritza izango dira 20 egunez.
Musikari dagokionez, Joseba Martin kazetariak euskal musikaren historia bat aurkeztuko du; Mikel Urdangarin¿ek kontzertua eskainiko du martxoaren 12an Arriaga antzokian, pianoa ere joz; martxoaren 16an, ¿Bob Dylanen zenbait hitz euskarara ekarriko dituzte ikuskizun batean; martxoaren 20an Thierry Biscaryk “Muda” proposamen artistikoa aurkeztuko du; eta martxoaren 28an Fermin Muguruza omenduko dute, besteak beste, Mad Muaselek, Juantxo Arakamak (Glaukoma) eta Nerea Erbitik.
Antzerkiaren esparruan, martxoaren 11n “Iparragirre. Bihotzeko Joxe Mari” Tanttakaren, Demode Quarteten eta Loradiaren arteko koprodukzioa aurkeztuko dute, Arriaga antzokian, eta martxoaren 27an “Lurrun minez” Galder Perezek idatzitako lana estreinatuko dute.
Literaturaren barruan, hauek dira jaialdiko hitzorduetako batzuk: martxoaren 14an “Hariak” memoria eta isiltasuna ardatz duen ikuskizuna plazaratuko dute Yoseba Peñak, Rafa Ruedak; Iraia Eliasek eta Nahikari Gabilondok; biharamunean, “Manipulazio estrategiak” Chomskyren lanean oinarritutako lana erakutsiko dute Pettik eta Harkaitz Canok; martxoaren 17an Miren Agur Meabek “Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe” ikuskizuna eramango du Bidebarrieta Liburutegira; martxoaren 18an Fernando PEssoaren eta Joseba Sarrionandiaren arteko alegiazko topaketa bati hitzak jarriko dizkio Mikel Antzak; eta martxoaren 25ean Karmele Jaiok “Aitaren etxea” hartuko du hizpide.
Dantzari dagokionez, martxoaren 13an klakea, txalaparta eta pianoa uztartuko dituzte, BBK Aretoan, Rafa Eizagirrek, Iñaki Marurik, Bitxor Pastorrek eta Ander Sanchezek; martxoaren 15ean, “Diagonalean zehar” koreografia plazaratuko du Mizel Theret dantza-sortzaile garaikideak; martxoaren 19an Haatik Dantza Konpainiak “Errimak bi oinetan” Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egindako ikuskizuna egingo dute.
Azkenik, martxoaren 24an “Muga deitzen da pausoa” film luzea (Maider Oleaga) eta “Anti” film laburra (Josu Martinez) proiektatuko dituzte Arte Ederren Museoan, eta martxoaren 29an Alaia Martin eta Onintza Enbeita bertsolariek inprobisatuko dute Garbiñe Ubedak etorkizunari buruz idatzitako testuaren gainean.
Zure interesekoa izan daiteke
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.