Poliki-poliki haizetan, agudo-agudo sareetan
Izkribu hau noiz irakurtzen duzun arabera, 24 ordu baino gutxiago izango duzu komentatu behar dizudan dokumental itzela ikusi ahal izateko. Bai, "Loving Highsmith" filmak muga-data, iraungitze-data badu Filmin plataforman eta gaur beteko da. Gaurko gauerdian. Ordu txikiak hasten diren momentu berean.
Ni zu izango banintz esku artean, buruan, bihotzean, hezurretan dudan guztia utziko nuke bertan eta piztuko ordenagailua. Edo telebistako pantaila. Edo egongelako home zinemakoa (norberaren harrikada eta kontu korronte egoeraren arabera, hor ere). Baina ez galdu. Ez baituzu denbora soberan. Ez baduzu minutu bat ere galdu behar.
Bai, badakit. Koro Navarrok euskarara ekarri zuen "Slowly, Slowly in the Wind" nobela hartako izenburuak "poliki-poliki haizetan" esan nahi du. Alta, guk ez dugu gaur patxadan ibiltzerik. Ordu gutxi barru, akabo. Betiko (edo ia betiko, postariak beti deitzen duelako bitan...) galduko duzu/dugu.
Eta hitzematen dizut, zin egiten dizut, Suitzakoa den Eva-Vitija-Scheidegger zinemagilearen arte/maisulana galduz gero, penatuko zara in sipula sipolorum Amen. Betiereko damutuko. Are gehiago inoiz Josu Barambonesek euskaraturiko Lardaska, Igela argitaletxeak plazaratutako Ripley trebea eta Ripleyeren jokoa (biak Asun Garikano Iruretagoienak itzuliak) irakurri badituzu.
Infinitua izango da zure tristezia zure zeluloidezko oroipen-kutxan Hitchocken "Strangers in a train", Alain Delonek antzezturiko "Plein Soleil, Wendersen Der Amerikanische Freund", Minghellaren "The Talented Mr Ripley" (Matt Damonekin) eta Todd Haynessen "Carol" gordeta badituzu altxor.
Bai. Asmatu duzu. Ziztu batean, segundo bat ere galdu barik (ez baitugu segundorik galtzeko gaur), bihar ikusterik izango ez duzun filma Patricia Highsmith idazleaz da. Bai, Beraz. Baina ez pentsa, ez da literaturaren inguruko mintegi filmatu bat. Baina zaude lasai, ez da kamera aurrean mugimendurik gabeko plano motz batean isildu gabe mintzatzen diren adituen bilkura aspergarria. Ez izan beldur, ez da bere lanetan oinarritutako filmen "ebatsi eta itsatsi" bat. Ezta bere liburuen entresaka ere. Ez. Tronuen Jokoan Tartheko Brienne gerlari noble eta garaiezina antzezten duen Gwendoline Christie aktorea narratzaile dela, dokumentalak ardatz, oinarri, amets, abiapuntu eta zimendu hartzen ditu Patricia Highsmithek intimitatean idatziriko egunkariak eta dotorezia handiz zirriborraturiko koadernoak (bada gaztelaniazko edizio bat, Anagramakoa, "Diarios y cuadernos personales" izenburupean) eta oroigarri ederra sortzen du. Ez ordea oroigarri hilik, harrizkoa. Inolaz ere. Bizia dario filmari. Amodioa. Sexua. Argirik ikusten ez duten gauen zaporea. Bikote baten hausturaren usain samina. Nostalgia. Tabakoaren gustua. Alkoholak eragindako aje ez hain mingarria. Filmari literaturari zor zaion errespetua dario, bai, baina Patriciaren larru azal eta erraietan erakusten du literaturak bere maitaleengan utzitako orbanen isla.
Ez, ez dira adituak mintzatuko pelikula honetan, Patricia maitatu, Patricia abandonatu, Patricia ulertu edo ez ulertu, Patriciarengandik babestu behar izan zuten horiek baizik…
Baina denbora gehiago ezin dugu galdu lerro hauetan. Bota begirada bat "Poliki poliki haizetan" horren hasierari Taylor Cheeverek liburuak buruan idazten zituen, inoiz ez paperean. Hil zen garairako, hirurogeitabi urte zituela, hamalau liburu zituen idatziak eta ehun eta hogei pertsonaia sortuak, berak behintzat gogoan oso zehatz zituenak guzti-guztiak….) eta zoaz, azkar! "Loving Highsmith" alokatzera zure plataforman. Berandu da eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.