Bilboko Guggenheim Museoak inoizko "udarik onena" izan du, ia 450.000 bisitarirekin
Duela 25 urte ateak zabaldu zituenetik, inoizko "udarik onena" izan du aurtengoa Bilboko Guggenheim Museoak. Ekaina, uztaila eta abuztuan 449.477 bisitari izan ditu, pandemiaren osteko susperraldia berretsita.
Museoak gaur emandako datuen arabera, abuztua izan da hilabeterik onena. 195.411 bisitari jaso ditu, eguneko 6.297 batez beste; hala, kopuru horrek % 7,4 gainditu du orain arte bere historian izandako abuzturik oneneko 182.005 bisitarien marka (2018koa).
Era berean, ekaina eta uztaila bigarren onenak izan dira (2018koaren ostetik), 106.136 eta 147.930 bisitarirekin, hurrenez hurren.
Udako asterik arrakastatsuena abuztuaren 8tik 14ra bitartekoa izan da, 50.434 bisitarirekin. Egunik jendetsuena, bestalde, abuztuaren 18a izan zen, 8.800 lagun hurbildu baitziren museora.
Museoaren arabera, "arrakastaren giltzetako bat" Norman Foster komisario izan duen 'Motion. Autos, Art, Architecture' erakusketa izan da (irailaren 18ra arte bisita daiteke).
Bisitarien jatorriari erreparatuta, % 65 Espainiako Estatutik kanpokoa izan da (pandemiaren aurreko urteen antzera), eta bisitari frantsesen portzentajea nabarmendu da (% 18). Ondoren ageri dira alemaniarrak (% 7), herbehereetarrak (% 7), britainiarrak (% 6) eta italiarrak (% 5).
Bestetik, udako bisitarien guztizkoaren % 10 Euskadikoak izan dira. Espainiako Estatutik etorritakoen artean, kataluniarrak (% 5) eta madrildarrak (% 5) daude.
Urteko datuari dagokionez, abuztuaren 31ra arte metatutako kopurua 776.752 da. Datua 2019ko aldi berean jasotakoa baino % 3 gutxiago da, eta 2018koan baino % 7 gutxiago. Izan ere, 2022ko hasierako hilabeteetan publiko gutxiago izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.