Zinemaren hainbat berraragiztatze
Hizkuntza gehienen hiztegien arabera, avatar hitzak segidako adiera hauek ditu: berraragiztatze, gorabehera, aldaketa. Kontsulta azkar baterako erabiltzen ditugun lexikon horietan ez da ohi agertu hitzaren erro etimologikoa. Ez dugu ikusten denborak eramanda izan arren, gure kulturan arrasto sakona utzi duen berba horren urruneko eta lehenbiziko isla.
Mintzo askoren abiapuntua izan zen sanskrito hizkeratik dator eta, justu, egungo hiztegi birtualak kontatzen digun hori esan nahi du: jainko baten etorrera, gureganako jaitsiera, berraragiztatze, isla, irudi, ispilu, dirdaia.
Pasa mendean gizakiak asmatu eta garatu izan zituen informatikak, mundu digitalak, internetak, sare sozialek, bideo jokoek berpiztu zuten, derrepentean, jainko askoren etorrera eta desagerpenaren lekuko izandako hitza. Bere egin zuten.
Egun, abatarrak ezinbestekoak dira gure gailu guztietan, hala metabertsoan whatssapeko profilean nola. Gerta liteke, gerta zitekeen, gure abatarra gu geu baino errealagoa izatea. Gerta daiteke, gure abatarra ezkutu edo okelu bezala guk erabiltzea. Gertatuko da, inoiz, guk geuk ez jakitea gu ote garen edo gure abatarra.
Duela 13 urte Abatar hitzak beste adiera bat hartu zuen. Gutako askok biziki maitaturiko Terminator, Aliens, Titanic film erraldoien sortzailea den James Cameronek Zinemaren aro berri bati eman zion hasiera. Zerekin? Avatar lehendabizikoarekin.
Ez zen bakarrik amestu ere amestu izan ez genuen unibertsoa ireki zigula kontakizun berean . Ez. Bestelako lorpen baten partaide bihurtu gintuen. Zinema behin eta berriro saiatu izana zen pantailak faltan zuen dimentsioa lortzen, eratzen, aurkitzen: erreliebea, sakontasuna. Amildegirako bidea nahi zuen hartu. 3 dimentsioetan ibili….
2009ko Avatarrak gainditu zuen erronka. Etorri zen gero ahanztura eta bueltatu ginen denok, mantso-mantso, bi dimentsioetara. Jakinaren gainean izanda hor kanpoan (edo barruan) bazela multibertso bat.
Abenduak 16 egun betetzen dituen honetan, Avatar bigarrenak, (The way of water) gure areto guztietako pantaila ia guztiak okupatu, okupatzen eta okupatuko ditu. Errege Magoak guretik joan arte. Eta gero ere. Gipuzkoan bakarrik 10 du harturik. Bizkaian horiek baino gehiago. Lapurdin, kontu bera. Eta ez pentsa, 2024rako du estreinaldia programaturik Avatar hirugarrenak. 26rako, berriz, laugarrenak….
Leku gutxi, eskasa, urri geratzen da zinemaren, bizitzaren, ametsen beste abatarrentzat. Baina bada pantailari zain eta muin eusten dion balent sorta bat.
Galduko dute diru-lehiatilaren borroka, ez izan dudarik baina ez dute inolaz ere amore emango. Horietako bat aipatuko nizueke, gogoz, Simone, le voyage du siecle, Oliver Dahanek eginda.
Klasikoa da, oso klasikoa, bere zeluloidezko abatarra. Ez du itxura moderno-modernorik. Ez da malabarismo jokoetan ibiltzen kameraz edo planuketaz. Badaki, ordea, Dahanek zinemaren baliabideak erabiltzen. Ez du filmak 3 dimentsio, baina aise egiten du jauzi garaietan barne eta zehar. Erritmo eder batez. Zabal-zabal jokatzen du kamerarekin hainbat pasartetan. Besteetan, aldiz, intimo eta barnerakoi bihurtzen zaigu ilunabarretan.
Simone Veil emakume fin, leial, adoretsu, errenditu ez zenaren berri luzatzen digu filmak. Ez, hemen ez dago abatarrik. Isla bai, dirdaia ere bai. Hemen, gizakion alde borroka guztietan parte hartu zuen emakume batek hartzen du kamera ispilu. Eta gu so. Eta gu alegrantzian. Eta gu tristezian ere.
Bai, triste samar gu eta gure abatarra ezin baitugu ukatu Simone Veilek (beste askorekin batera, ezin ahaztu) lortu zituen giza eta gizarte garaipen anitz kolokan dagoela. Gurean. Europan. Munduan. Ikus ezazue Simone. Ez kezkatu, Cameronen Avatarrek ez dizue ihes egingo. Zuen etxe ondoan iraungo du. Erregeak joan arte. Eta gero ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.