Etorkizun handiko jendaiaren iragan ilun samarra
Gure etxe ondoko zinema ez hain korrienteetako bazterretan bada esan eta pentsamendu oneko jendeak, portaera finolatu duen horrek, sekula ikusiko ez duen film bat: Sisu.
Gerta liteke, bai, gure amirazio eta kariño osoa duten moko fin horiek hasiera batean, lehenengo begi- kolpean, baiezkoa ematea Finlandiatik datorren pelikula horri. Azken finean, Europako Iparraldean egiten den zinemari estimu handia diogu, azken finean Finlandiakoaren kasuan, beti sentitu gara egun Portugalen mahastiak dituen Aki Kaurismakiren konplize handiak. Igual Donostiako Parte Zaharreko taberna guztiak itxi eta geroko bere aitzurren eta bestondoen testigu pribilegiatuak izan garelako…
Bai, gerta liteke azaleko begirada batez, intelektual makina batek Sisu ikusi behar zutela pentsatu izana. Izan ere, orain horren modan dauden beste hizkuntzetara itzulezinak diren hitz horietako bat aukeratu zuen zuzendariak izenburu: 'Sisu'-k esan nahi omen du (gutxiiii-goraaaa-beheeeera edo) esperantza guztiak pikutara joan direnean aurrera jarraitzeko zureganatzen duzun indar kasik infernuzkoa. Hizkuntza-jolasak maite dituzten horiek seguru ziren ba, hasiera batean, pelikula hori ikusi behar zuten, jatorrizko bertsioan entzunda, jakina asko…
Filmaren lehendabiziko minutu eta irudietan, esnetan ziren zinemaz orojakile horiek (sakon miresten ditugunak, ez pentsatu gaizki, ez txarto hartu). Argazki zuzendariak dokumental etnografiko serioetan ikusi ohi ditugun koloreak, argi-ñabardurak eta kamera mugimendu luze, geldo, preziosistak elegante eta galant gobernatzen zituen, mugarik gabea zirudien pantaila zabal eta luzean. Agertzen zen gizaki bakarrak aspaldiko jainkoek eta demonioek sortutako jentila ematen zuen. Lur bakartian zen, gerrak birrindutako lautada okre-gorri berdailean, txakur bat eta mendiko zaldi pertxeroi antzekoaren konpainia isolatuan…..
Bai, goi mailako zinema jakintsuek pentsatu zuten Sisu Robert Flahertyren Man of Aran fama, ospe, ohore handiko dokumentalaren bezalako zeluloide puska izango zela.
Ez omen zioten erreparatu kontu txiki bati: non jaso zituen Sisu-k eskuraturiko hamaika sari horiek? Ez zinema antropologiko jasangarriaren jaialdi batean. Ez hizkuntzalari eta itzultzaileen kongresu batean. Ez. Donostiako Beldurrezko Astearen eta Bilboko FANT-en anaia zaharra den Sitgeseko Fantastikoan.
Xehetasun hori nahitaezkoa zen, da, Sisu gustatuko zaizuen ala ez asmatu ahal izateko. Ez tronpatu sasiletradun askok egin zuten moduan. Sisu-k Stalloneren Acorralado, Tarantinoren denak, John Wick guztiak, komikigintza oro, Hanna&Barbera ekoiztetxearen marrazki bizidun basatienak eta aspaldiko auzoetako aretoetan, programazio bikoitzean pantailaratzen ziren hala moduzko pelikulak ditu inspirazio, eredu eta xede. Eta gutako milak opari hartu genuen proposamena. Guk bagenekielako Sisu ez zela sortua mokofinak asetzeko baizik eta behin baino gehiagotan zabor-jan gauzetan kutiziak aurkitzen ditugunen plazererako.
Ulertzekoa da , hala ere, intelektualen sustoa (jatorrizko bertsioarekin ere ezin zuten gozatu, ez baita suomieraz, alemanez eta errusieraz mintzatua, ingelesez baizik. Ingelesez?! Bai, nazioarteko lau haizetara errazago zabaldu asmotan….). Beraiek ez baitzekiten guk aspalditik genekiena. Jalmari Helander zuzendari laponiarra eta bere anaia Juuso Donostian izan ziren 2010ean. Beldurrezko Astean, Rare Export : A Christmas Tale beren lehengo barrabaskeria aurkezten. Eta hitza ematen dizuegu, Aki Kaurismäkik baino askoz alkohol gehiago edaten eta jasaten dute. Eta Kaurismakirena baino askoz luzeago irauten die biharamunak.
Kontatu guztiaren inguruan hausnartu ondoren, zuena da erabakia. Nirea, beti, Sisu-ren aldekoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.