Obszenitatea ikusi izan dut nik, eta, zinez, hau ez da obszenitatea
Bai, badakit. Euskaraz bada hitz sorta kasik amaigabea erdarazko Obscenity/Obscenidad/Obscénité /Obscenus itzuli ahal izateko. Baina, zera gertatzen zait, hain erakargarria, hain blue velvet-belusatu urdinezko testura probokatzailea sumatzen diodan lizunkeria hitzari aspaldian ezarri zioten bekatu kutsua ez dut batere gogoko.
Niretzat lizun hitzak badu (izan beharko luke, nik uste) amildegiaren ertzera hurbiltzen gaituzten desira guztien gustu tentagarria. Eta tentazioa eta pekatua ez dira gauza bera.
Niretzat, ahoskatu orduko, lizun hitzak badu letraz letra eraginiko erotismo puntu bat, irristakorra, hezea, desiragarria…
Badakit beste hitz batzuk daudela euskaraz latinezko ob caenum (zaborretik) datorren adiera azaltzeko: likiskeria, gordinkeria, haragikeria, zantarkeria, limurkeria. Alta, 'keria' atzizki madarikatuak moralezko, erlijiozko pulpituetatik (baita politika eta gizartearen prediku-aulkietatik ere) aldarrikaturiko zigor betierekoaz tindatzen du ezkutuan gorde eta gozatu beharreko testura atsegin bat, likitsa den horren gustuarena, hain zuzen ere.
Beraz, inporta ez bazaizue, Obszenitatea erabiliko dut testu honetan, Paul Schraderren Master Gardener ikusterakoan eta jatorrizko bertsioan entzuterakoan nire hautuaren zioa hobeto eta sakon ulertuko duzuelakoan.
Ezinegon, desosegu plazent bat eragiten duen film honetan adituko duzue gure lerroburuko esaldia. Bien arteko harreman estrainioa, inongo moralek onartuko ez duena, osatu dute Joel Edgertonek eta Sigourney Weaverrek antzezturiko pertsonaiek.
Zer ezkutatu franko duen gizona barruko eta kanpoko berrerosketa prozesu isil eta mingarrian da. Lorezain hartu du igualik, parekorik, berdinik ez duen sekulako etxe baten eta batean andre eta jabe den etorki, leinu argiko Norma Havervillek. Lorezain, zerbitzari leial, baita gigolo ere.
Esklabo sexuala esan nahi ote dudan? Ez. Ez dut uste. Bere bete beharreko beste eginkizun bat, lasai asko asumiturik. Narvel Roth pertsonaiaren eginbehar hori inoiz ez dugu oso era esplizituan antzematen. Andreak Narvel gonbidatzen du afaltzera jangela ederrean; kafearen ondoren zera dio, lagun nazazu ohera. Besterik ez. Baina bai biek bai guk ederki ulertzen dugu gonbitaren esanahi osoa.
Belaunaldiz belaunaldi familiarena izan den etxetzarrera neska gazte bat iritsiko da. Nor? Gizartearen justu beste muturrean bizi izan den bat, andre txit gorenaren ahizparen alabaren kumea. Ez dio Señorak inolako kariñorik. Ez du gustuko bere azal kolorea ere. 'Odol-nahasia' dela dio, letra guztiak azpimarratuz. Baina familia, beti familia eta ob caenum (zaborretik) salbatu beharrekoak badira askazi guztietan…
Ez dizuet gehiago kontatuko. Ez dizuet azalduko kontakizunean zelako garrantzi handia duen Estatu Batuetako famatuenen artean famatuena den jardinak. Ez dizkizuet gogoraraziko pelikuletako beste lorategi hainbat, hala nola, Peter Greenawayen The Draughtsman's Contract- ekoa edo Clint Eastwooden Midnight in the Garden of Good and Evil-eko hura, baina ziur naiz bat eta bestearekin akordatuko zaretela Taxi Driver filmaren gidoia idatzi zen Schraderren azkena dastatzean, hirurek badute eta lore askori darien usain hordigarri bera.
Ez dizuet aipatu gaua. Ezta tatuajeak edo pistolak ere. Baina ezinbestekoak dira pelikula honetan. Entzungo duzue bertan gure lerroburuko esaldia. Jeloskor da Andre Gorena eta lorezainari esaten dio neska etorri berriarekin hasitako erlazioa obszenoa dela. Dagoeneko, Narvelen erantzuna badakizue: Obszenitatea ikusi izan dut nik eta zinez, hau ez da obszenitatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.