Kreditu tituluen itsaso zabalean ito nahian
Kontu jakina da, bederen ilunabarreko mugetan aise eta gogoko mugitzen garenontzat, Freuden ikasle eta jarraitzaile izandako Wilhelm Stekelek 1920an asmatu zuela parafilia hitza baina izan ere, Zeelanda Berrian jaiotako John Money psikologoak berba horri hautsa kendu zion arte (1960an, hots) psikiatria aferetan zebiltzanek ez zuten gehiegi erabili.
Polita da hitza gutako batzuontzat, fama txarragoa duen beste baten ertzetan nahiko eroso, airos eta elegante dabilelako. Hezibide onekoen artean omen gaiztokoa duen hori perbertsio terminoa da.
Bezalakotsuak diren beste hitz andanarekin geratu ohi den legez, bai perbertsio bai parafilia sexu praktikekin lotu ohi dira. Eta beti, jakina, euskarazko Wikipediak adierazten duen moduan, normaltzat edo ohikotzat jotzen ez diren praktikak eta praktika horietarako gogoa izendatzeko izen generikoak bilakatu dira.
Badira, ordea, lagun hurkoari inolako kalterik, minik edo ifrentzurik eragiten ez dioten parafilia nahiko suabeak; etxe kalte ere ez diren perbertsio txikiak, fetitxismo usaintsu delizios samarrak. Eta horietako praktika askok zinemarekin dute zerikusi handia, zinez diotsuet.
Konparazioan, zuetako batzuek pentsatuko duzue (oso jende zintzoa zaretelako) pelikulen bukaerako kreditu tituluak leitzen ditugunok film horren autore, egile, artisau, laborari guztiei zor diegun errespetuak bultzaturik geratzen garela hor, pantaila beltzean agertzen diren milioi bat letrari so.
Bada bai arrazoi sendoa. Gure burua zuritzeko aitzakia aparta. Potoloagorik bilatu asmotan, argudiatuko genezake ere pantailan azken letra, hitza edo izena agertu arte eta soinu bandaren azken nota jo arte pelikulak ez direla amaitzen, ezin ditugula bukatutzat eman. Desenkusa sekulakoa hori ere, bai.
Alta, bestelakorik aitortu behar. Gutako hainbatek badugu batere inozoa ez den arren, gaitzik egiten ez duen parafilia/perbertsio/fetitxismo bat: plazer ezkutukoa sentitzen dugu izen horien guztien aurrean.
Ezinezkoak diruditen konexioak josten ditugu, harriduraz saiatzen gara hor agerian diren gizakien sorterriak asmatzen, zinemak horren abilki bere (eta gure) egiten dituen gezurrak aurkitzen ditugu (esaterako, pelikulan zehar pentsatu izan duzu New Yorken zinela. Ba ez. Kredituetan bilatuko duzu Montrealen filmatu zutela (bertako zergak merkeagoak baitira...)
Adibiderik nahi? Asteburu honetan estreinatuko den Call Jane film ezin galduzkoan (Estatu Batuetan emakumeekiko solidaritatean abortatzen laguntzen zuten emakume braboen potreta izugarria), Amaya Chenu izenari erreparatzen diozu. Amets, ameskeria eta fantasietan hasten zara. Nor ote Amaya hori, kreditu tituluetan, 'A Camera' gobernatzen duenaren bigarren laguntzailea izendatzen duten emakume hori?
Euskalduna, txiripaz? Mexikarra, agian? Gure parafiliak bultzaturik, aretoaren argiak piztu orduko hasten gara sarean bila. Derrepentean, New Yorken aurkitzen duzu Amaya zinema ikasle baina aldi berean Katalunian, zinemaren, argazkigintzaren eta ikus-entzumenezkoen inguruan sortutako Panoramic jaialdian harrapatzen duzu kolaboratzaile. Eta Aljeriako kanpamenduetan egiten den Saharako herriaren aldeko FiSahara zinemaldian, konplize. Bilatzen duzu ere, dominak irabazi egin dituela… boleibolen… Ez esan gure parafilia (perbertsioa) ulertzen hasi ez zaretenik.
Ez? Beste bat komentatuko dizuet. Izugarria den Call Jane horretan (Chabrolen Une Affaire de Femmes, Audrey Diwanen eta Annie Ernauxen L´événement, Silvia Munten Las buenas compañías filmekin akordatuko zarete, zapore gazia ezpainetan duzuela), ezinbestekoa zen sendagile baten aholkularitza. Horren berri ere ematen digute tituluek: Pablo Rodriguez doktorea agertzen da hortxe, Forensic (auzitegiko) Medical Consultant bezala. Ez, ez dugu bere arrastorik aurkitu sarean. Barka, gezur hutsa: Pablo Rodriguez izeneko mila eta bat doktore daude Estatu Batuetan baina bat ere ez dugu zinema entziklopedia digitaletako zerrendetan antzeman. Lastima…
Ez esan gure parafiliak sari ordainik ez duela. Ez esan perbertsio larriagoak ezagutzen ez dituzuenik. Larriagorik bai, dibertigarriagorik… ez dakit ba nik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.