Reganen ondorekoak gurean dira
Ez bazarete beldur zaleok edo beldurrari beldurra baldin badiozue, ez duzue Regan izena aditua izango. Ez duzue jakingo ere Regan adierako neskarik existitu izan zenik.
Ez baduzue inoiz akerraren larrean zaudetela ametsik egin ezin asmatu ama aktore zuenik. Ezin ulertu zergatik bere gelan zegoen apaizak leihotik kalera salto egin zuen. Ezin entenditu gutako askorentzat Reganek Reagan presidenteak baino garrantzi handiago duenik gure ilunabar aldeko iruditerian. Nahiz eta gutako makina batek Reagan, Ronald Reagan izen-abizena entzun orduko Taxi Driver-eko Jodie Fosterren amodioa lortzearren aktore izandako agintaria akatu nahi izan zuen hiltzailearekin akordatzen bagara ere.
Argituko dizuet kontua gutakoak ez zaretenoi. Regan The Exorcist filmaren protagonista da, Deabruak hartua den neskatila, ilar-purea botatzen duena, burua 360 gradu biratzen duena, mundu honetako eta ez honetako hizkuntza guztietan biraoka hasten dena, bere amari gauza zikinak esaten dizkiona, barruan daraman etsaia kanporatu nahi duten apaizen buruan sartzen dena eta hor zokoraturik dauden mixeria eta bihozmin oro azaleratzen dituena; estreinatu eta geroko birmoldatu zirenen beste bertsioetan zegoen eszena batean, gorputza azpikoz gora duela eskaileretan behera doana, giza armiarma balitz moduan…
Hori da Regan, beldur zale guztiok oraindik ere ikaratzen gaituen dontzeila. Orain urteak, orain hamarkadak, ezagutu genuen, bai; halaz guztiz, oraindik ere dar-dar egiten dute gure barrenek izen hori entzutean.
The Exorcist estreinatu zenetik, hamaika, ziento bat, mila izu-film agertu izan dira gure etxe ondoko, urrutiko eta barruko pantailetan eta konta/zenbatu ezinak maleruski baina aldi berean gozoki egin ditugun amets gaiztoak. Alabaina, gure mahuma horietan guztietan zerbait sumatzen genuen faltan. Azken zarrada, behin betikoa izango zena, aterpera bueltatzeko betarik, paradarik emango ez ziguna.
Urteak pasa ziren. Mila bat film izuzko dastatu genuen. Asko oso onak suertatu, gertatu, izan ziren baina batek ere ez zigun eskaini espero genuen azken dardarizo hori, bueltarik izango ez zuena. Zain geundela, The Exorcist filmatu zuen William Friedkin zendu zen. Negar askorik ez genuen egin jakin bagenekielako Akerrak hartu zuela, maite-maite, infernuaren atarian. Guk, berriz, zain geunden, izu infinitua noiz antzemango. Berriro ere. The Exorcist eta geroko hura, behin betikoa…
Esperantzarik ez genuela, hara non pasa asteburuan Australiako Danny eta Michel Philippou anaiek buruturiko Talk to me agertu zen gure aretoetan. Segituan ohartu ginen hortxe zela desiraturiko gure amaierako dardara. Gure lurraldeetako karteldegietan ez dago antzekorik. Talk to me gaitzak, gaixotasunak eta ezontsak da hartua. Bertan harrapaturik daudenek ezin dute/dugu ihes egin. Ez ezin ez nahi ere.
Bertan, gazte batzuk ezagutzen ez ditugun dimentsioetan dauden auskalo zein motako izaki/ez izakiekin hasten dira jolasean. Perilki jolasean. Urrundu nahi dutenerako berandu da. Beranduegi. Horrela kontatuta, ohiko izu zeluloidea irudituko zaizue, bai. Gaitzak ederki daki horrela pentsatuko duzuela. Eta, justu, zuen, geure (etxe)kalteberatasunaz balioko da joaten ez uzteko. Eta badakizue zer? Ba… infekzioa hain fuertea eta eztitsua izanda, zabaltzen hasi baino lehen berandu izango dela. Harrapaturik zaudete. Betiereko. Salbaziorik ez da, baina ez du axolarik, azkena izango den dardarizoa hezurretan antzematen baituzue. Izan zaitezte zorionekoak. Badira 50 urte Deabruak Regan hartu zuela. Badira egun batzuk gu hartu gaituela.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.