Jolastu, jokatu… beste batena egin
Euskara inguratzen duten hainbat hizkuntzatan, ez diote antzeztu deitzen tauletan, oholtzan, kamera aurrean aktoreek egiten duten horri. Ezta interpretatu ere. Baten papera egin ere ez. Ingelesez to play esaten dute. Frantsesez, berriz, jouer. Bi mintzaira horiek aspaldi-aspaldian hartutako erabaki horrek begi bistan uzten du zelako harremana edo zelako ideia zuten, duten antzerkiarekiko, zinemarekiko beren hiztunek.
Bietan, aktore baten eginbeharra jolastzat hartzen da aktore baten eginbeharra, jokotzat. Antzezleek jolastu egingo dute besteek asmaturiko, sortutako, amesturiko, idatzitako, filmaturiko hitzekin, irudiekin, pertsonaiekin, pasadizoekin. Bai tragedia moduan, bai komedian daudelarik.
To play. Jouer. Jolastu. Jokatu, joko egin Azken finean, antigoaleko poeta batek zioen legez, antzerkia fartsa, amarru, engainua baino ez da. Baina a zer gezur deliziosoa oholtzan edo kameraz beste aldean daudenek eskaintzen digutena. Eta zelako plazer handiz irensten dugun guk. Jakinaren gainean baikaude, antzezleak, player horiek beti izango ditugula gezurren bitartez gure arima, gure barrenak kinka larrian jarriko dizkiguten kreatura perilosoak. Perilosoak bezain gozatsuak, behin baino gehiagotan geure buruaren kontura barre egiteko adina zio ematen digute eta.
To play edo jouer hain gogoko hitzak izateak ez du esan nahi gaztelaniazko interpretar eta euskarazko bestearena egin esamoldeen atzean dagoena interesgarria ez denik, ezta aktore ofizioaren inguruan euskaldunok dugun irudia esanguratsua ez denik. Erreparatzen badiozue, interpretar/interpretatu aditzek zera nahi dute adierazi: batek edo batzuek sortutako hori hartuko duela aktoreak. Hartu eta gorputzean zehar, burmuinean barne irazi. Irazi eta elaboratu erraietan, begietan. Elaboratu eta bere egin. Bere egin eta besaulki-patioan daudenei zein kamera atzean den zuzendariari helarazi edo… aurpegira zein barruan daramatzagun mamuei bota.
Euskarazko baten papera egin horrek ere badu ukitu magikorik, antzezpenaren mamira eramaten gaituena ze... aktorea beti izango baita bera ez den beste inor. Hamaika (g)izaki gordeko ditu hezurretan. Kreatura saldo baten larruaz janzteko abilidadea landuko du antzezleak. Etengabe. Sipula sipolorum. Sariak lortu arte, erotu arte. Bere buruaz beste egin arte…
Karteldegiko bi pelikulatan dauden bi aktore emakumeren lanek eragin izan dute idazki hau. Zeintzuek? The Zone of Interest-eko Sandra Hüllerrenak eta Poor Things-en Emma Watsonek egiten duenak. Esan gabe doa Cannesen eta Venezian estreinatu zirenetik eta epaileek sariz, urrez, ikurraz estali zituztenetik bi film horiek zinemarekiko genuen segurantza oro kolokan jarri dutela. Batak zein besteak agerian uzten dute literatura zinemaratzeko prozedurak sortzaile baten neuronak jartzen dituela amildegi guztien aurrean ere. Baieztatzeko edo, irakur itzazue pelikula horien ardatza izan diren Martin Amisen eta Alasdair Grayen liburuak…
Baina aktoreez ari ginen. Sandra Hüller, ezustean harrapatu gintuen Maren Aderen Tony Erdmann jukutria zoragarrian ezagutu genuen. Orain gure etxe ondoko areto ez hain korrienteetan ikusle, diru eta kritika onen markak hausten ari diren bi filmetan dugu antzezle, aipaturiko Jonathan Glazerren The Zone of Interest-en eta Canneseko Palma irabazi zuen Justine Trieterren Anatomie d´une chute, biak seko aztoratzen zaituzten proposamenak. Lehengoan, Sandrak Auschwitzeko kontzentrazio esparruan komandante jardun zuenaren emaztearena (plays, joue…) egiten du. Sinetsi ala ez, senarrari lekuz aldatzeko agintzen diotenean, ezezko biribila ematen du berak, honako esaldi izugarria botaz: Auschwitz gure ametsa izan zen, bete izan duguna, ez naiz hemendik mugituko…
Anatomie-n, berriz, gizona balkoitik erori, bota edo, auskalo, bere buruaz beste egin ondoren, oraindik akusatu-akusatua ez bada ere, lekuko eta epaile aurrean eramango dute eta hantxe bikote batean izan daitezkeen mixeria, gorroto une txikienak eta alaitasun apurrak geratuko dira denon aurrean, krudelki, gordin…
Emmaren kasuan, gu zahartzearekin batera bera emakume eta aktore aritu izan da heltzen, honaino iritsi arte. Poor Things paregabe honetan, non zinemaren erreferentzia guztiak egon arren berriak sortu behar baititu aho bete hortz den ikusle sorginduak, kasik hilik zen emakume batengandik sortutako izaki bat antzezten du (interpretatu, bere egin..). Markaz kanpoko lana. Bai fisikoki bai mentalki.
To play. Jouer. Jolastu. Joko egin.Arriskatu… Hortxe aktoreen ofizio, debozio, madarikazio eta bendizioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.