Belengo izarra Buenos Airesen urdina dena, gurean
Zinemaldi guztien artean, Berlingoa da sen politiko handiena duena. Dudarik gabe. Egia, zine festa edo batzar ia guztiek badute lotura politikarekin. Ez ahaztu pasa den mendeko buruzagi orok segituan ikusi zuela zinema arma eta tresna ikaragarria zela. Herria doktrinatzeko, herria kontrolatzeko, herriak, garaipenaren edo mendekuaren grinak jota, armak har zitzan, herria alegeratzeko, herria inguruko egoera edo errealitate latzarekin ahaztu zedin.
Buruzagi, lider den-denek sentitu zuten hori. Horrexegatik Leninek sostengatu eta bultzatu zituen Eisensteinen edo Pudovkin lan guztiak. Horrexegatik sortu zuen Mussolinik Veneziako Mostra. Horrexegatik idatzi zuen Francisco Francok Raza izenburuko pelikularen gidoia, Jaime de Andrade izengoitia erabiliz.
Zinema arma, zinema tresna. Eskubideen alde, beren libertatearen alde, borrokatzen diren herrientzat ere bai. Horrexegatik Federico Garcia Lorcak Espainiako Errepublika garaian sortutako La Barraca ekimenean, pelikulak eramaten zituzten herriz herri. Kotxez zein gurdiz, plaza nagusiko pareta batean proiektatzen zituzten.
Zinema… Egun, bestelako hitzak maneiatu beharko genituzke, akaso. Irudia, esaterako. Mugitzen diren (eta mugiarazten gaituzten) irudiak. Edozein kamerak jasoak, edozein pantailatan (eskumuturreko erloju adimentsuetakoetan ere) ikus daitezkeenak. Irudi mugikorrak, gizakion (barne, buru, kanpoko) mugimendua areagotzen dutenak…
Politika da Zinema. Zinema da Politika, Eta hori askoz nabarmenagoa da Berlinalen. Izan ere, bitan banandua zen hiri batean jaio zen, sortu zuten. Helburu, intentzio zehatz batekin. Gerra Hotzak izozturiko munduaren bi zatien artean zubi izatea nahi izan zuten eratzaile horiek.
Artean (urte pila joan eta etorri behar, eraitsi arte…) Berlingo Hesiak zutik irauten zuen, baina Berlinalek izozte hura epeltzeko balioko zuen esperantzaz (maltzurkeria puntu batez ere) abian jarri zuten Internationale Filmspiele hura.
Politikoak izan dira beti zinemaldiak. Politikak bizi izan ditu. Zapuztu izan ditu. Kolokan, kinka larrian jarri izan ditu. Euskal Herriko eta Espainiako garai beltz eta belztuetan, manifestazioek, hilketek, protesta ekintzek isla ikaragarria izan zuten Donostiakoan. Ez ahaztu Berlinekin, Cannesekin, Veneziarekin partekaturiko kategoria goi mailakoa galtzeko zorian izan zela. Ez ahaztu Medemen La pelota vasca edo Evoleren No me llame Ternera lanek sortu zituzten gatazka eta ika-mikak eta….eskandalu mami eta ziorik gabeak.
Aurtengo Berlinalek inoiz baino sen, joera, jarrera, bide politikoagoa hartu ditu. Hasi zenean, Ukrainako gerraren lehen bi urteak bete ziren. Hasi zenerako, urriaren 7ko triskantzaren ondorengo sarraskiak dar-dar bizian jarri eta jartzen zuen mundua.
Hasi baino astebete lehenago, AfD eskuin muturreko alderdiaren proposamen arrazista eta libertatearen aurkakoen kontra atera ziren kaleetara milaka lagun. Berlinaleko zuzendaritza taldeak erabaki gogorra baina askoa hartu zuen une hartan: ez zituen Alternativa für Detschland partiduko kideak, ordezkariak, gonbidatuko. Ez emanaldietara ez bestelako zinema ekintzetara.
Harrotu ziren haizeak eta bazterrak asaldatu, baina irmo eutsi zioten erabakiari.
Latzak dira gaurko egunak munduan. Eta zinemak islatu egin ditu. Berlinale aurtengoaren saridunen artean badira film braboak, kamera lepoan harturik edo poltsikoan ezkutaturik, filmatuak, hala nola No Other Land. Bertan, kontatzen da gaurko gerra (edo) lehertu aurretik zein maneratan birrintzen zituen Israelgo armadak Gazako kokaleku palestinarrak.
Azken gauean, Carlo Chatrain eta Mariëtte Rissenbeek Berlinaleko zuzendariek zera aitortu zuten penaz itxiera zeremonian: 'Mundu hobea eraikiko genuela uste genuen denok, baina ez, ez dugu asmatu'.
Klausura hartan saridun ugarik mundua hobetzen lagatzen ez duten gobernuen kontra agertu ziren biziki, sutsu, ozen. Molestatu ziren agintari eta hedabide saldo bat. Olaf Scholz lehen ministroak ere azalpenak exijitu zizkion zuzendaritza taldeari…
Gaizki pasa dituzte, bai, gau eta egun hauek Berlinaleko kudeatzaileek, baina ai zein ederra zinema, mugitzen den, mugiarazten gaituzten irudi mugikor horiek etorkizunaz beteriko eta etorkizuna aldatzeko (bederen, aldatzen saiatzeko…) arma eta tresna dela ikustea!
Eta irudi horietako bi aipatzearren, ez ahaztu Berlingo zeru gurea, non aingeruek deskubritu izan zuten gizatiarrak zirela. Zeru horren pean bazen pelikula majo-majoa, gazte eta misteriotsua. Los tonos mayores du izenburu, Ingrid Prokopek zuzendua da eta bertan, Hegoko Gurutzea konstelazioari begiratzen dion neskatoak hitzordu estrainoa du Belengo Izarra izeneko kafetegi batean. Egunen batean iritsiko da gure aretoetara. Bitartean, egiozue bisita Donostiako Zinemaldian Epaimahai Gaztearen ikurra eskuratu zuen La estrella azul horri. Ez zarete damutuko. Zinema, jo ta ke, guapo demonio.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.