Bauhaus eta Brutalismoa gure pantaila eta kaleetan
Aspaldikoak dira Zinemaren eta Arkitekturaren arteko loturak. Aspaldikoak eta ukaezinak. Ez al ziren arkitektura garbia, gardena, puru-purua Alemaniako espresionismoaren hiri-paisaia haiek, 1920 eko Das Cabinet des Dr Caligari-koak edo 1922ko Nosferatu haienak? Atzerantz horrenbeste jo gabe, ez al da egia bertan inoiz izanak bagara ere guk denok hainbat eta hainbat hiritako skylineak ezagutzen, errekonozitzen ditugula, zinemari esker? Ikusita al duzue igualik ez duen 2022ko Arquitectura emocional 1959 film ertaina, Leon Siminianik eginda? Ba ez galdu aukera, Filmin plataforman duzue eta. Lan horretan, kontakizuna eta pertsonaiak ez lirateke berdinak izango ez baziren dauden arkitektura paisaian kokaturik, utzirik, harrapaturik izango.
Ez al zen jendeak horren txarto, horren mespretxu handiz, hartu zuen Coppolaren Megalopolis hura ametsik besarkatu ezinezkoenak zituen arkitekto baten amets/asmakizunik erraldoienaren kronika?
Ez al ziren iragan garaietan estudioetan eraikitzen, altxatzen, ziren dekoratu haiek benetako eraikitze arkitektonikoak?
Zinema eta Arkitekturaren arteko loturak. Betidanik eta betiko. Ukaezinak, aspaldikoak. Gaur egungoak. Bai? Bai. Telmo Esnalen Dantza-n, Pilar Palomeroren Los destellos-en eta Alex de la Iglesiak zuzendutako zenbait iragarkitan esku hartu duen Arantxa Ezquerro Zaragozakoak bereganatu berri du, Paula Ortizen La virgen roja filmean egindako lanagatik, zinema jantzirik onenak, egokienak aitortzen dituen Goya saria. Galdetu zioten Arantxari zer eskatu zion zuzendariak, non aurkitu zuen berak inspirazioa eta duda egin gabe, azkar erantzun: "Paulak Bauhaus joera espazio eta arkitekturaren ingurukoan zebiltzan emakumeei erreparatzeko eskatu zidan; hala egin nuen" Eta Bauhaus mugimenduaren parte ziren emakume haiek bezala agertzen da, itxuraz, estiloz, arropaz, pelikulan Iruñean jaiotako Najwa Nimri Urrutikoetxea aktorea.
Bauhaus, Walter Gropiusek sortu zuen arte-, diseinu- eta arkitektura-eskola izan zen, da, zeini Europa osoko abangoardiako artistak lotu zitzaizkion; naziek 'degeneratutzat' izan zuten eskola. Euskaraz idatziriko Wikipedian leitzen den bezala, honako hauek ziren Bauhauseko printzipioak : forma geometriko sinpleak eta oinarrizko koloreen erabilpena, objektuen funtzionalitatea, industria materialen medioz objektu ohikoak egitea eta merkeak izatea, publiko guztien eskura. Eta hauexek Paulak Arantxari aipatu emakumeak: Annie Albers, Gertrud Arndt, Gunta Stölzl, Lucia Moholy, Alma Siedhoff-Buscher, Friedl Dicker, Marianne Brandt, Otti Berger eta Grete Stern.
Ikusten? Zinemaren eta arkitekturaren arteko loturak sekula ez dira eten. Zeresan handia sortu duen The Brutalist filmak, Oscarretan faboritoa denak, plazara ekarri du beste arkitektura joera, Brutalismoarena. Zertan ote datza? Segidan doazkizue abiapuntuak, materialak eta helburuak ere; hormigoi gordinaren kontzeptutik dator ideia kasik filosofikoa, ideologikoa oso. Egia esatearren, gizarte utopiko bat zuten pentsamenduan sortzaileek. Brady Corbeten pelikulan ezin hobeagorik agertzen den bezala, eraikuntza brutalistak errepikatzen diren angelu-formako geometriaz antolatzen dira. Gehien erabiltzen den materiala hormigoia da nahiz eta adreiluak, kristala, altzairua, harri lakarra eta antzekoei errefus ez egin inoiz. Are gehiago, askotan egurrezko moldeen testurak bistan uzten dira.
Harritzekoa den arren, haien artean hain ezberdinak diren The Brutalist eta La virgen roja filmek gure begi aurrean jarri dituzte arkitektura ulertzeko eta amesteko bi era ez hain desberdinak. Ez pentsa, ordea, zinemaren kontuak direnik soil-soilik. Euskal Herrian badira brutalismoaren testigantzak. Esaterako, Baionako ZUP auzoan, Errenteriako San Jose Langilea eliza, Bilboko San Ignazio auzoko Etxe Amerikarrak, Pasaiako Itsas Eskola, Donostiako Carmelo Balda frontoia eta Familia Santua eliza…
Behin baino gehiagotan gure hiriek zinema dekoratu bat dirudite, bertan eraiki gaituzten ideiak, ametsak, joerak, material gordinak, angeluak, perspektibak baita pertsonaiak ere bizirik daudela ematen baitu. Betikotz bizirik, betikotz pantailaren bi aldeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.