Sariak bai, paperik ez
Cannesen aurkeztu zen L´histoire de Souleymane filma, bertako Un Certain Regard sail arras garrantzi eta distira handikoan. Sariak ugari jaso zituen han, epaimahaiarena, gizonezko aktorerik onenarena eta Nazioarteko Kritikarien Elkartearena. Filosofia irakaslea izandako eta Vietnam izugarri ondo ezagutzen duen Boris Lojkine dugu zuzendaria, beste zinemaldi anitzetan aitortzak jaso izandakoa, Camille, bere lehengo filma, 2014ean estreinatu zen Canneseko La Semaine de la Critique sailean, non aukeratzaileen komiteak zorrotz, zorrotz asko erabakitzen duen zer pantailaratu, zer lehiaketarako hautatu eta zer ez. Hope bere bigarrenak Locarnoko ikusleen mira jaso zuen. Ez pentsa, ez, abangoardiako ertzetan den zinemaldi horretako publikoa engainatzen erraza denik, inor gutxik sartu dio ziria urteetan zehar.
Europako zinemaren festan, Samuel Aïchounek, Rodrigo Diazek, Pierre Bariaudek, Marc-Olivier Brullék eta Charlotte Butrakek osaturiko lantaldeak Souleymanen istorioan jasotako soinuak liluratu zituen epaileak. Frantziako zinema ondratzen duten Cesar sarietan, aldiz, Nina Meurissek lortu zuen protagonista ez diren aktore emakumeentzat erreserbaturiko ohore ikurra. Filmaren muntaketaren ardura izan zuen Xavier Sirvenek ere jaso zuen bertan merezitutako errekonozimendua.
Hilaren 30ean estreinatuko da L´Histoire de Souleymane gure etxe ondoko zinema areto korrienteetan, Donostiako Giza Eskubideen zinemalditik pasa ondoren. Lepoa jokatuko nuke: ikusleak harrapatuko eta hunkituko ditu. Oso. Sakon.
Parisko kaleetatik janaria banatzeko pedalei eragin bitartean, Souleymane berriro ari da bere istorioa bizitzen. Bi egun barru elkarrizketatua izango da asiloa eskatzeko, hori baita paperak lortzeko gakoa. Baina Souleymane ez dago horretarako prest…
Erritmo handiko film honetan, mila eta bat gai agertzen dira Parisko kaleetan barrena, haietako bat, bizikletaz janaria banatzen duten rider horien lan baldintza eskas eta prekarioak, beren zaurgarritasuna, enpresa banatzaile eta bezeroak garenon krudeltasuna, Europara amets baten bila etortzen direnen amesgaiztoak, garai zaharretako esklabotasunarekin parekotasun estua duten lan harreman bortitzak, zeinetan auskalo nork sortutako eta gobernatutako algoritmo batek erabakitzen duen zenbat banaketa egingo duzun, zein preziotan eta zein izango den zure gaztigua agindu orduan edo abiaduran iristen ez bazara eskatutakoa ematera…
Donostian, solasaldi betea eragin zuen filmak Victoria Eugenia antzokian, Prekaritatea Etxean: Paperik gabeko rider migratzaileak izenburu izan zuena.
Filmak kontatzen duena ez asmakizuna ez fantasia ez dela baieztatzen duen gertaera samin eta garratz bat bihurtu zen eskandalu Cannesen bertan. Souleymaneren egiten duen Abou Sangare bera Gineatik alde, ihes, ospa, hanka egin zuen gaztea da. Libiako kartzeletan izan zen, gupidagabeko torturatzaileen menpe; kostata eta minez iritsi zen Frantziara. Paperik gabe, jakina. Mekanikaria izateko klaseetara joan zen Amiens hirian, bertako enpresari batek lana eskaini zion ona, oso ona, baitzen ofizioan. Lan eskaintza edukita ere, paperik ez zuen lortzen. Pelikularen protagonista izateko aukeratu zutenean, denek uste izan zuten agiri ditxoso horiek emango zizkiotela…
Ba ez, are krudelago jo zuen zoriak. Izan ere, Cannesen pelikula estreinatu zen egun berean, horren distira eta ospe handia duen Cannesko alfonbra gorria zapaldu zuen arratsean jaso zuen Abou Sangarek berri zorigaiztokoa: auzitegiak ez zuen bere eskaera ontzat eman.
Saria, aktore onenaren saria jasoko zuen gero; Ralph Fiennes bera eta Daniel Crag bera gaindituz, Europako aktore onena aukeratuko zuten handik hilabetetara… Alferrik, Frantziako estatuaren ustez, esanetan eta erabakiz, ilegala izaten jarraitzen zuen Sangarek. Bere alde egin zuten pelikularen zuzendariak, ekoiztetxeak, Canneseko antolatzaileek… Eskaini zizkioten abokaturik prestuenak helegitea aurkeztu ahal izateko…
Oraindik ere, pelikula gure pantailetan eta mundu osokoetan estreinatzear dagoela eta inor ez dela ilegala dakigun honetan ere, Abou legez kanpo dago Frantzian…
Nahi dugu sinetsi zinema ahalguztiduna dela, justiziarik gabeko arauak sortzen dituztenak ere bere aurrean makurtuko direla. Tamalez, hori fantasia hutsa da, guk nahi baino gehiagotan… Ala ez? Paperak lortuko ahal ditu Abouk pelikula batean agertzen delako? Inch Allah, hala bedi!
Zure interesekoa izan daiteke
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.