Muskerrak eguzkitan
Canneseko zinemaldiaren azken-aurreko egunean, maiatzak 23 egun dituelarik, Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan taxututako, sendotutako, aurrera ateratako film labur batek jauzi egingo du Grand Auditorium Lumiere barruan dagoen Bazin aretoko pantailara. A solidao dos lagartos (Muskerren bakardadea) du izenburu portugaleraz eta Algarveko Taviran jaiotako Inês Nunes dugu zuzendaria. Baditu berak beste bi labur, duela bost urte eginak.
Saltoa ikaragarria da. Donostiako Tabakaleratik eta Portugaleko Castro Marimeko gatzagatik Canneseko Nazioarteko Lehiaketara, urrezko palma ametsetan. Ez ditu Inesek batere gogoko sortzaileen arteko norgehiagokak, uste baitu zineman zein beste arteetan ezinezkoa bezain desegokia dela mailak ezartzea. Hala ere, ederki daki horiexek direla zinemaldien joko arauak eta prest dago beste une eta egoera batean lagun izan zitezkeen 12 zinemagileren kontra lehiatzeko. Pentsatuz, fidatuz, sailaren epaimahaiaren buru den Maren Ade zuzendariak zinemaren inguruko juzgu zuzenak egiteko duen gaitasun bereziaz. Ez ahaztu berak sinatu zuela aspaldiko Cannes bat zor eta lor utzi zuen Toni Erdmann bihurrikeria galant eta mindua. Ez du Inesek lehian jarduteko gogo handirik, baina ederki asko daki zenbat ate handi irekiko zizkion Cannesen lortutako sari batek…
Esandakoa, ez da, ez, A solidao dos lagartos Inesek burutu duen lehen lana. Ezta Donostiakoa ezagutu duen lehen zine eskola ere. Lisboakoan ikasi zuen, eta Historia da Noite laburrarekin bere graduazioa lortu. Etorri zen, baina, Ines Donostiara bere pasioan sakondu nahian. Baita esku artean zuen A solidao dos lagartos-ek eragiten zizkion dudak argitzeko desiraz. Ere bai. Beharrez, inkluso. Hemen aurkitu zuen ezinbesteko sostengua, berak aitortua. Hemen, ideia eta kide berriak. Hemen, filmak eskatzen zituen soinu mota eta ñabardurak harrapatu/sortu/nahasiko dituen artista, nor eta Xabier Erkizia. Hemen hasi zen Inesentzat Cannesera eramango lukeen abentura. Bidali zuen kopia Kosta Urdineko aukeratzaileentzat. Sekula ez zuen pentsatu hautatuko zutenik. Ez, bederen, Sail Nagusirako. Ez urrezko palmarako hautagai izendatuko zutenik. Baina hor da. Eta maiatzaren 23n Théâtre Debussyko alfonbra gorria zapalduko du Algarveko neska honek. Ez da bakarrik gidoigile-zuzendaria. Zine munduak exijitzen dituen ardura guztiak behar izan ditu hartu bere gain: bada ekoizlea eta bada Canneserako bidaia planifikatu duena (ez pentsa ez erraza denik egunotan, harako hegazkin txartelik aurkitzea. Are zailagoa bertan lo egiteko…. ohe bat sikiera bilatu).
A solidao dos lagartos gatzaga batean gertatzen da. Espazio estrainio horretan bertako langileak bertaratu diren turistekin urrutitik nahasten dira. Nahasi, gurutzatu, ez elkartu, ez bildu, ez arrimatu. Bakoitzak bereari heltzen dio eguzki-galdatan. Ausartak eta oso fisikoak dira giza musker horiek islatzen dituzten planoak. Oso haragizkoak, izerdiz blai ematen du kamerak. Ez galdetu zergatik, baina askotan Ion de Sosak eta Chema Garcia Riberak sinaturiko Leyenda dorada, irudietan bor-bor egiten duen laburra, ekartzen didate burura irudi horiek.
Gatzak testura bereziz estaltzen du zeluloidea. Inesek maisu erabiltzen du kristalezkoa dirudien zuritasun zikindu hori filmari erliebearen antzeko zerbait emateko. Bada eszena bat non jantzi ederra daraman emakume bat gatzezko magal batean etzaten den… Kuriosoa, une horretan Hiroshi Teshigahararen Dunetako emakumea (Suna no Onna) filma etortzen da, argi biziz, burura.
A solidao dos lagartos-ek ez du bakarrik testura. Misterioa ere badu. Ume bat galdu omen da. Udatiarren lasaitasun izerditsua usteldu egiten du berri horrek…
Cannesen ikusgai Donostian osatu/sendotu zen labur portugaldarra. Ahoan zein begietan sentituko dute batere gozoa ez den zaporea Théâtre Debussyn eta Bazin aretoan. Bakardadean dira muskerrak Kosta Urdinean, itsutu egiten duen zuritasun ilun batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.