Albiste da
Ekainak 8-10
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antzerkialdia ostiralean hasiko da Bilbon, 'El Chef' lanaren estreinaldiarekin

Asteburuan, “El Chef”, “Etxeko saltsak” eta “Euria” antzezlanak taularatuko dituzte Campos Eliseos antzokian, “antzerki ekoizpen berrienari bultzada emateko”.
"Etxeko saltsak" larunbatean, ekainak 9, ikusi ahalko da
"Etxeko saltsak" larunbatean, ekainak 9, ikusi ahalko da

SGAEren Euskadiko lurralde batzordeak eta SGAE Fundazioak Antzerkialdia antolatu dute Bilboko Campos Eliseos Antzokian, eta lehen emanaldia ostiralean izango da, ekainaren 8an, "El Chef" Erre Produkzioak konpainiaren antzezlanaren estreinaldiarekin.

Larunbatean, hilaren 9an, "Etxeko saltsak" Txalo Produkzioak taldearen lana izango da ikusgai, eta igandean, ekainaren 9an, "Euria" Markeliñerena, keinu bidez familia osoarentzat eginiko antzezlana.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “Euskadin egiten den antzerki ekoizpen berrienari bultzada ematea” da Antzerkialdia ekimenaren helburua.

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi