Ostegunean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horman Poster kolektiboak 'Antigona' tragediaren euskarazko bertsioa estreinatuko du

Arriaga Bilboko antzokiak hartuko du “Antigone edo ezetzaren beharra” Sofoklesen tragedia klasikoaren bertsio garaikidearen estreina.
Antzezlan klasiko jokatuena da "Antigona". Argazkia: Yuri Agirre.

Arriaga Bilboko antzokiak “Antigone edo ezetzaren beharra”ren, Horman Poster kolektiboak “Antigona” tragedia klasikoari egindako berrikuspen garaikide euskarazkoaren, estreina hartuko du ostegunean, hilak 5, 19:30etik aurrera.

Horman Posterrek ekoitzitako lana “Antigona”ren Sofoklesen bertsioaren eta ondorengo bertsio batzuen (J.Anouilh, B.Brecht, Maria Zambrano, Zizek, Judith Butler, Jokin Zaitegi) egokitzapen librea da.

Igor Quadraren zuzendaritzapean arituko diren aktoreak Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedro dira.

Hizkuntza eszeniko eta estetika ezberdinekin eraiki du kolektiboak antzezlan hau: offeko narrazioa, arbola genealogikoa argitzen duten kartelak, gorputza eta ahotsa eraldatzen duten objektuak, mugimendu koreografiatua eta eszena koral nahiz bakarkakoak.

Albiste gehiago antzerkia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bill Murray aktorea, Arriagan

"New worlds" ikuskizuna taularatu du bart estatubatuar aktoreak Jan Vogler biolontxelistarekin, Mira Wang biolinistarekin eta Vanessa Pérez pianistarekin. 

PAMPLONA, 16/06/2025.- El profesor y director de teatro español, Ignacio Aranguren (i) y el catedrático, Vicente Galbete, tras recibir el Premio Max Aficionado o de Carácter Social durante la 28ª edición de los Premios Max de las Artes Escénicas, el reconocimiento más prestigioso dedicado a los profesionales del teatro y la danza en España, este lunes en el teatro Gayarre de Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal arte eszenikoak esku hutsik irten dira Gayarretik

Max saria eramateko sei aukera zeuzkaten euskal arte eszenikoek bart, Gayarren egin den Max sarien banaketa ekitaldian. Ignacio Aranguren eta Vicente Galbete Navarro Villoslada Iruñeko institutuko antzerki irakasleek soilik lortu dute golardoa.

"Mr. Bo" Marie de Jongh
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei Max sari jokoan, agertoki ezin hobean

Gayarre Iruñeko antzokiak arte eszenikoen Espainiako sarien gala hartuko du astelehenarekin; euskal ordezkariek sei izendapen dituzte guztira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dena prest Gayarre antzokian, astelehenean Max Sarien gala hartzeko

Natalia Huarte nafar aktoreak gidatuko du Espainiako arte eszenikoen sarien gala, astelehenean, eta María Álvarez, Ana Berrade, Ángel García Moreno, Javier Ibáñez, Marta Juániz, Ane Sagüés, Joli Pascualena, Oier Zuñiga, Gorka Urbizu eta Aurora Beltran ere arituko dira.

Gehiago kargatu