Bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alfredo Sanzol Gayarrera iritsiko da, senidetasunari eta doluari buruzko hausnarketa batekin

La última noche con mi hermano nafarrak idatzi eta zuzentzen duen lana ostiralean eta larunbatean taularatuko dute, Iruñean. 

"La última noche con mi hermano", obra escrita y dirigida por Alfredo Sanzol

Alfredo Sanzol (erdian), La última noche con mi hermano obraren idazle eta zuzendaria. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero.

La última noche con mi hermano Alfredo Sanzol nafarrak idatzi eta zuzentzen duen lana ostiralean eta larunbatean, hilak 10 eta 11, taularatuko dute, Iruñean.

Lanean, Sanzolek (Iruñea, 1972) agerian utzi nahi du “gizartearen aldetik babes txikiena jasotzen duen doluetako bat, neba-arrebak galtzeko orduan gertatzen dena, hain zuzen ere”.

Neba-arreben arteko hiru harremani begiratzen die lanak, egileak azaldu duenez, “senidetasuna bizitzeko modu oso ezberdinak erakusten dituztenak”. Jesus Noguero aktorea Alberto da, Nagore gaixorik dagoela jakin berri duen arrebarekin oso lotura estua duen gizona. Arrebaren gaixotasunaren berri izan eta gero, “oso pozesu konplexua” abiatuko du.

Albiste horren ondorioz, Albertoren emazteak, Ainhoak (Elisabet Gelabert), Claudio Cristobal Suarez) nebarekin harremanetan jarriko da, hainbat urtez elkarrekin hitz egin gabe egon badira ere.

Horrela, “kontaera intimistatik haratago pasatzen da, errelatu soziopolitikora iritsi eta gaur egun hizpide ditugun hainbat gai azaleratzen dira”.

Neba-arreben azken bikotea Nahiak (Ariadna Llobet) eta Oierrek (Biel Montoro) osatzen dutena da; hots, Albertoren alabaren eta Ainhoaren semearen artekoa.

Argiztapenaren arduraduna Pedro Yague da, jantziena Vanessa Actif, musikarena Fernando Velazquez eta koreografiena Amaya Galeote.

Sarrerak salgai daude, 10 eta 25 euro arteko prezioan, antzokiko leihatiletan eta webgunean

Zure interesekoa izan daiteke

"Desobedienteak 18/98" antzezlana
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tanttakak "Desobedienteak 18/98" antzezlana estreinatuko du Arriagan

Maria Goiricelayak idatzi eta Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok egokitu eta zuzendu duten antzezlanak desobedientzia zibilaren ibilbide bat marraztu, eta 18/98 sumarioan murgiltzen du ikuslea. Euskarazko bertsioa gaur, urtarrilak 8, estreinatuko dute, Arriagan, eta gaztelaniazkoa bihar, urtarrilak 9, agertoki berean. Gero, biran izango da ikuskizuna: Eibar, Zarautz, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Hondarribia...  

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X