Amable Arias ezezagunena, Koldo Mitxelenan
Koldo Mitxelena kulturuneak Amabla Ariasen "Kaosari eta zoriari forma" erakusketa aurkeztu du. Aurrez ere egin izan dira Amable Ariasen erakusketak Donostian, baina oraingoan artistaren alderdi intimoa eta ezezaguna erakusten du.
Tinta japoniarrak, poema bisualak, marrazkiak, poesia sonoroa, etab. Amable Ariasen azken 20 urteetako ibilbidea erakusketen duten lanak dira. Ikerne Badiolak azaldu duenez, 150 pieza eta horietako asko lehengo aldiz daude ikusgai.
Erakusketa Koldo Mitxelena liburutegiaren luzapen bat balitz bezala antolatu da. Erdigunean Amable Ariasen liburutegi partikularreko 429 liburu, katalogo eta aldizkari daude eta hauen barruan artistaren ia 2.500 marrazki, ohar eta olerki ikus litezke.
Lanek Amableren pentsamentua eta garai hartako gizarte, politika eta kulturaren egoeraren aurrean, hartu zuen jarrera erakusten dute. Amable Arias León-en sortu zen 1927an eta 1942tik aurrera Donostian bizi izan zen. "Gaur" taldea sortu zuen Chillida, Oteiza eta beste hainbat artistekin batera eta 1984an hil zen 56 urterekin.
Ekainaren 8rarte zabalik egongo den erakusketa osatzeko bi mahai inguru, sorkuntza tailerrak eta bisita gidatuak antolatu dira Koldo Mitxelena Kulturunean.
Zure interesekoa izan daiteke
"Lurraren Arteak" erakusketak landarez bete du Guggenheim Bilbao
Bizkaiko hiriburuko Guggenheim Museoak naturarekin eta lurrarekin lotura duten ehun artelan berri baino gehiago jarri ditu ikusgai, abenduaren 5etik maiatzaren 3ra arte, 'Lurraren Arteak' erakusketan.
FIG Bilbao Grabatu eta Paperean Artearen Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa hasi da
2025eko azaroaren 27tik 30era egingo dute topagunea, Euskaldunan. Grafika garaikideko egunerokotasuna eta joerak erakusten dituen bilkurako herrialde gonbidatua Taiwan da.
Artiumek Raisa Alavaren horma-irudi bat jarri du publiko gazteenentzako liburutegian
Raisa Alavak (Zuatza, 1990) beren-beregi sortu du "Nomen Omen" Gasteizko museoan ipintzeko.
Bonnat-Helleu museoa inauguratu dute berriro, eta Baionako alkatea eta Frantziako eta EAEKo Kultura ordezkariak bertan izan dira
Rachida Dati Frantziako Kultura ministroa, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, besteak beste, izan dira bertan. 14 urte luzatu dira lanak, eta 29 miloi euroko kostua izan dute. Museoaren azalera bikoiztu da, 4.000 metro koadroraino, eta gaur egun ia 7.000 artelan ditu.
Baionako Bonnat-Helleu Museoaren aurpegi berria, 14 urteko zaharberritzearen ondoren
Museoa gaur inauguratu dute berriro, 29 milioi euroko kostua izan duten 14 urteko lanen ostean. Museoak 2011ko apirilean itxi zituen ateak jendearentzat, berregituraketa errazteko eta bere azalera 2000 metrotik eta 4000 metro karratura bikoizteko.
"Lurrak ez du jaberik izango" Marwa Arsaniosen erakusketa ireki du Artiumek
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango erakusketa paratu du A1 aretoan, eta 2026ko apirilaren 12ra arte izango du ikusgai.
Guggenheimek 22 pieza berri jarri ditu ikusgai Bildumako artelanen artean
Bilboko museoak bere bildumako 39 artistaren 55 lan jarri ditu ikusgai, horietatik 22 pieza berriak: Basquiat, Klein, Tàpies, Twombly, Warhol, Chillida, Oteiza, Ibon Aramberri, Juan Pérez Agirregoikoa, Erlea Maneros Zabala.... Eraikinaren hirugarren solairuan bisitatu ahal izango dira. Musika: "La espera" (Amaia Miranda).
Amaia Arrazola arabar ilustratzailea zendu da
41 urteko artista bisuala Bartzelonan hil da. “Waba Sabi” eta “Totoro y yo” liburuak ondu zituen, baita 2024ko Andrea Maria Zuriaren jaietako kartela ere.
Euskadiko Artxibo Historikoak "Eraldaketa baten kronika (1900-1957)" erakusketa ireki du
BBVAk bere Artxibo Historikoaren eta Arte Bildumaren funtsekin antolatutako bigarren erakusketa da hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan, eta apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
"Egikera sortzaile bat" Marisa Gonzalezen erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilbotar artistaren erakusketa antologiko hau Espainiako Reina Sofía Arte Zentro Museoan egon da ikusgai, eta orain Bilbora iritsi da