Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Omako Basoa, moda-modan

Gazteentzako arropa egiten duen marka ezagun batek Agustin Ibarrolak margotutako basoa aukeratu du bere azken kanpaina girotzeko.

Omako basoan grabatu du Bershkak bere azken iragarkia

Bershka Inditex taldeko marka ezagunak moda-modan jarri du Omako Basoa. Bizkaiko Foru Aldundiaren basoa aukeratu du gaztetxoentzako arropa egiten duen konpainiak 2014ko udazken-neguko kanpaina girotzeko.

Agustin Ibarrolak pinuen enborretan margotutako forma geometrikoek eta modeloen jantzi koloretsuek bat egin dute.

Irudiez osatutako katalogoa egiteaz gain, Youtuben bideoa eskegi du Bershkak. 'The Call Of The Urban Wolves' ('Hiriko otsoen deiadarra') bideoa 260.000 aldiz ikusi dute jada. Bertan, modeloek otsoak dirudite, basoen itzalen artean dantzan.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X