Eginberri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal artista gazteen lanak ikusgai jarriko ditu Guggenheimek

Bilboko museoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako artistentzako lehiaketa bat zabaldu du. Epaimahai batek hiru eta hamar lan artean aukeratuko ditu museoan paratzeko, aurkeztutako guztien artean.
Guggenheim euren webeko argazkia
Guggenheim euren webeko argazkia

Guggenheim Bilbao Museoak Eginberri, arte proiektuak aurkezteko lehiaketa, antolatu du, 35 urtetik beherako Euskal Autonomia Erkidegoko artistei zuzenduta. Artelanak garatu eta museoan erakusgai ipintzeko aukera emango die Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan prestaturiko lehiaketak.

Bilboko museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, arte diziplina guztiak onartuko dira deialdian, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak eta performancea. Proposamenak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 30an amaituko da, eta, ondoren, Guggenheim Bilbao Museoko eta Bizkaiko Foru Aldundiko bina ordezkarik osatutako epaimahaiak proiektu gustukoenak hautatuko ditu.

Sormen lanak -gutxienez hiru eta gehienez hamar- 2017ko apirilaren 10etik maiatzaren 7ra izango dira ikusgai museoko 177 zenbakiko aretoan. Museoko arte arduradun taldea izango da proiektuaren komisarioa, eta hautatutako artista bakoitzak 1.500 euroko diru laguntza jasoko du obrak ekoizteko eta museoan erakusteak dakartzan gastuak finantzatzeko.

Guggenheim Bilbao Museoak XX. urteurreneko ospakizun urtean antolatu du ekimena, “bertoko arte giroarekin elkarlanean jardun nahi baitu, gazteek museoan haien lana erakutsi dezaten eta horrela ezagutzera eman dezaten”.

Museoaren webgunean daude programan parte hartzeko jarraibideak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X