Otsailaren 16ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak' erakusketa, Guggenheimen bisitagai

XIX. eta XX. mendeetako frantziar eta alemaniar arteen arteko loturak agerian uzten ditu erakusketak.
"Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera". Argazkia: Efe.

Guggenheim Bilbao Museoak “Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera” erausketa izango du bisitagai 2020ko otsailaren 16ra arte, Kunsthalle Bremen Museoaren funtsen bilduma, zeinak agerian uzten baititu XIX. eta XX. mendeetako frantziar eta alemaniar arteen arteko loturak.

Erakusketa Erromantizismotik abiatzen da, eta Inpresionismoa, Postinpresionismoa, Worpswedeko artisten kolonia eta Alemaniako Espresionismoa igarotzen ditu.

Kunsthalle Bremen 1849an sortu zuten gizartean “edertasunaren zentzua” hobetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X