Bere ilea pintzel gisa erabiltzen du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delia Izabel, kafearekin mihiseak margotzen dituen artista

20241223145853_delia-izabel_
18:00 - 20:00
Delia Izabel, kafearekin mihiseak margotzen dituen artista
Delia Izabel artista 1979an jaio zen Venezuelan, eta duela hamar urte etorri zen Nafarroara. Mihiseak bere ilearekin margotzen ditu pintzel gisa, eta kafea erabiltzen du pintura gisa. Bere oihaletan, emakumeei bizia ematen die, kaficultoreak edo indigena guajirak ikusaraziz.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X