1.301.343 pertsonak bisitatu zuten Bilboko Guggenheim 2024an
2024. urtea "oso positibotzat" jo du Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritzak. 1.301.343 bisitari jaso ditu Bilboko erakusketa zentroak joan den urte osoan, 2023an, inoiz izan duen urterik jendetsuenean, baino % 2 gutxiago (22.878 pertsona). Inoizko maiatz eta ekain onenak izan ditu museoak, jende kopuruari begiratuta, eta uztail-abuztuak inoizko bigarren onenak izan dira.
Jatorri geografikoari begiratuta, bisitari horien % 16 Frantziako Estatutik etorri dira, % 8 Alemaniatik, % 7 Britainia Handitik, % 6 AEBtik eta % 5 Italiatik, % 4 Kataluniatik eta % 4 Madrildik.
Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea erakusketak bildu ditu bisitari geihen: 882.658 pertsona, otsailetik irailera bitartean. Ekain eta azaroa bitartean, 648.237 pertsonak ikusi dute Yoshitomo Nara erakusketa, eta Martha Jungwirth erakusketa, berriz, 549.094 pertsonak bisitatu dute ekain eta iraila bitartean.
2024an, 80.192 pertsonak parte hartu dute Museoaren hezkuntza programetan, aurrez aurreko eta online jardueretan.
Gaur egun, 345.185 dira Community (museoak artearen eta kulturaren inguruan sortutako komunitatea) osatzen duten pertsonak: 23.690 Museoaren Lagunak dira; 321.060 Jarraitzaileak, museoarekin harremana izateko doako modalitateko kideak; eta 497 langabeei museoa doan bisitatzeko aukera eskaintzen dien Erdu programaren onuradunak.
Autofinantzaketa mailari dagokionez, % 78 ingurukoa izan da 2024an.
207.797 pertsona Arte Ederren Bilboko Museoan
Arte Ederren Bilboko Museoak 207.797 pertsonaren bisita jaso zuen 2024an, aurreko urtean baino % 8,5 gehiago. Daturik onena da azken bost urteetan. Museoaren arduradunen esanetan, 2024an joera positiboak hobera egin du, "nahiz eta Agravitas Foster eta Uriarte arkitektoak gidatzen ari diren zaharberritze prozesua aurrea doan eta museoaren jarduera eraiki zaharrera mugatu den, doako sarrerarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Chillidak hartuko du Chillida Lekuren zuzendaritza
Museoaren "etorkizuna zehazten laguntzea benetako pribilegioa" dela esan du Eduardo Chillida artistaren bilobak. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.
"Barreiatutako paisaiak": Euskal industriaren margoak, San Telmo museoan
Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanak ikusgai daude Donostiako San Telmo Museoan. "Barreiatutako paisaiak" izena du erakusketak, eta joan den mende erdialdeko lanak biltzen ditu.
Euskal artea ikusgai ARCOmadriden
Martxoaren 4tik 8ra, Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak Euskal Herritik datorren artearen lagin bat hartuko du. Ignacio Mugicaren arabera, orain arte bizi izan dugun jarraipenaren erakusle da aurkitu ahal izango dena, baina galeria gazte gehiagoren falta sumatzen du, "eta arte garaikidea gazteena da, ezarrita dagoenarekin hautsi beharko luketena".
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…