Artiumek Raisa Alavaren horma-irudi bat jarri du publiko gazteenentzako liburutegian
Raisa Alavak (Zuatza, 1990) beren-beregi sortu du "Nomen Omen" Gasteizko museoan ipintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bonnat-Helleu museoa inauguratu dute berriro, eta Baionako alkatea eta Frantziako eta EAEKo Kultura ordezkariak bertan izan dira
Rachida Dati Frantziako Kultura ministroa, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, besteak beste, izan dira bertan. 14 urte luzatu dira lanak, eta 29 miloi euroko kostua izan dute. Museoaren azalera bikoiztu da, 4.000 metro koadroraino, eta gaur egun ia 7.000 artelan ditu.
Baionako Bonnat-Helleu Museoaren aurpegi berria, 14 urteko zaharberritzearen ondoren
Museoa gaur inauguratu dute berriro, 29 milioi euroko kostua izan duten 14 urteko lanen ostean. Museoak 2011ko apirilean itxi zituen ateak jendearentzat, berregituraketa errazteko eta bere azalera 2000 metrotik eta 4000 metro karratura bikoizteko.
"Lurrak ez du jaberik izango" Marwa Arsaniosen erakusketa ireki du Artiumek
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango erakusketa paratu du A1 aretoan, eta 2026ko apirilaren 12ra arte izango du ikusgai.
Guggenheimek 22 pieza berri jarri ditu ikusgai Bildumako artelanen artean
Bilboko museoak bere bildumako 39 artistaren 55 lan jarri ditu ikusgai, horietatik 22 pieza berriak: Basquiat, Klein, Tàpies, Twombly, Warhol, Chillida, Oteiza, Ibon Aramberri, Juan Pérez Agirregoikoa, Erlea Maneros Zabala.... Eraikinaren hirugarren solairuan bisitatu ahal izango dira. Musika: "La espera" (Amaia Miranda).
Amaia Arrazola arabar ilustratzailea zendu da
41 urteko artista bisuala Bartzelonan hil da. “Waba Sabi” eta “Totoro y yo” liburuak ondu zituen, baita 2024ko Andrea Maria Zuriaren jaietako kartela ere.
Euskadiko Artxibo Historikoak "Eraldaketa baten kronika (1900-1957)" erakusketa ireki du
BBVAk bere Artxibo Historikoaren eta Arte Bildumaren funtsekin antolatutako bigarren erakusketa da hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan, eta apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
"Egikera sortzaile bat" Marisa Gonzalezen erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilbotar artistaren erakusketa antologiko hau Espainiako Reina Sofía Arte Zentro Museoan egon da ikusgai, eta orain Bilbora iritsi da
Maider Lopezen lanaren inoizko erakusketarik handiena, Donostian ikusgai
"Ukitu" erakusketa bikoitza Tabakaleran eta Kutxa Fundazioa Kubo aretoan egongo da ikusgai, otsailaren 1era arte. Donostiar artistaren 25 proiektu biltzen ditu. Musika: "Arnasa berriz" (Ke Lepo)
Danok Oteiza komunitatea jaio da, Jorge Oteizaren gurarietako bat betez
117 urte igaro dira jada Jorge Oteiza euskal artista Orion (Gipuzkoa) jaio zenetik. Bere jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, Danok Oteiza komunitatea aurkeztu dute bere lana zabaltzeko asmoz.