Artea
2024/05/06 - 10:33
Nestor Basterretxea, artista moderno eta osoa
Pintura, eskultura, ilustrazioa, industria diseinua, mitologia, zinema, arkitektura… Ezin konta ahala adar izan zituen Basterretxearen jardun sortzaileak, konpromisoaren eta jakin-minaren enborrari lotuak denak ere.
2024/05/04 - 19:43
Bermeo buru-belarri murgildu da Nestor Basterretxea artistaren mendeurrenaren ospakizunetan
Gorka Basterretxeak, eskultore eta margolariaren bost seme-alabetako batek, gogorarazi du aita "bermeotarra" sentitzen zela eta "oso harreman estua" izan zuela beti bere herriarekin.
2024/05/02 - 21:33
Nestor Basterretxea, bere senideen begiradapean mendeurrenean
Familia bilkurak hartzen zituen mahai beraren inguruan bilduta, Telmok (iloba) eta Monikak (alaba) artistaren ibilbide artistiko ezezagunaz eta senideekin eta lagunekin erakusten zuen izateko moduaz hitz egin dute.
2024/04/30 - 23:16
Nestor Basterretxearen aztarna sortzailea Euskal Herriko paisaietan
Sortzaile bermeotarraren jaiotzaren mendeurrenean, bere ibilbidean zehar utzitako eskulturak errepasatu ditugu, baita hain ezagunak ez diren beste diziplinetako lanak ere.
2024/04/26 - 16:16
''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek
Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.
2024/04/24 - 16:46
Jolasteko eta ekiteko gonbita egingo du Getxophoto jaialdiak
Topaketa artistikoaren 18. edizioan, 22 artistak erakutsiko dituzte beren obra eta erakusketak kostaldeko herrian.
2024/04/21 - 18:51
1.500 dantzarik dir-dir egin dute Kontxako barandan, eguzkia lagun
Gipuzkoako hogei eskola baino gehiagoko dantzariak elkartu dira gaur Donostiako Kontxako pasealekuko barandan, dantza klasikoaren urteroko hitzorduan. Ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere, mugimendu arin eta dotoreekin.
2024/04/18 - 13:46
Claude Moneten erakusketa multisentsoriala Shanghaira iritsi da
Bisitariek artistaren 54 lan ikonikoenez gozatu ahal izango dute, pantaila estatikoak eta argi proiekzioak konbinatzen dituen erakusketa batean.
2024/04/16 - 11:21
''Zumetaren Usurbil'' erakusketa inauguratu dute artistaren jaioterrian
Apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai bilduma, Sutegi udal liburutegian. Usurbilekin lotura zuzen duten lanak dira, kronologikoki ordenatuak, eta Zumetaren ibilbide osoa hartzen du hautaketak
2024/04/15 - 00:22
Erakusketa ireki du Parisen 'Invader' artista misteriotsuak
4.000 obra baino gehiago ditu mundu osoan zehar, eta lilura sortzen du jarraitzaleen artean. Invader artista misteriotsuaz ari gara: gauez ezartzen ditu bere mosaikoak, era ilegalean. Orain bere obren erakusketa ireki dute Parisen, bere hiri kuttunean.
2024/04/12 - 16:25
San Telmo Museoak euskal artearen areto berritua aurkeztu du
Peio Aguirrek komisariatu du espazioa, "100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea" izenburupean. 1920ko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal artea biltzen du, eta bi urtean behin eraldatuko dute areto berria.
2024/04/10 - 09:50
Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta
Athleticeko jokalariak Itsasadarrean behera eramango dituen ontzia museoaren aurrealdetik igaroko denez, arratsaldeko bostetan itxiko dute museoa, "irisgarritasun arrazoiengatik".
2024/03/27 - 10:03
Richard Serra eskultorea hil da
Estatubatuar artistaren altzairuzko eskultura ikonikoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude ikusgai, besteak beste. 2004an ETBri esan zionez, "Denboraren materia" Guggenheimen ikusgai dagoen obra ordura arte inoiz egindako "gaitzena" izan zen.
2024/03/27 - 08:41
Richard Serra estatubatuar eskultorea zendu da
Artista New Yorken hil da, 85 urte zituela, pneumonia baten ondorioz. Haren obra monumentalak herdoilak janak ematen duten Corten altzairuzko paretak ditu ikur, eta, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude horren aleak ikusgai.
2024/03/19 - 14:08
Guggenheimek Athletic Kopako finalean animatzeko instalazio bat jarri du fatxadan
Lana Dario Urzayren sei irudi fotografikok osatzen dute. Bere lanaren zati bat museo barruan ere ikusi daiteke. Urzayk 2004ko UEFAko Koparako Athleticen elastikoa diseinatu zuen.
2024/03/18 - 14:02
Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian
"Sericum-Graphé" izenburupean, Nestor Basterretxea, Elena Asins, Jesus Mari Lazkano, Dora Salazar eta beste hainbaten obrak ikus daitezke inpresio teknika berezi honetan eginak.
2024/03/18 - 11:50
Akerbeltz erraldoia, Mutrikutik Veneziara
Ubide handian barrena, artista handien pare iritsi da Mutrikuko Udalaren Akerbeltz erraldoia Veneziara. Belgikako Petticoat Government kolektibo artistikoak munduko toki ezberdinetako erraldoiekin osatutako artelana aurkeztuko du apirilean zabalduko den Veneziako Bienalean. Tartean da Akerbeltz.
2024/03/14 - 09:17
Vicente Larrea eskultorea zendu da
Aita eta aitona eskultoreak zituen Larreak, eta metalezko haren obra abstraktu ugari ditugu gure kaleetan ikusgai.
2024/03/13 - 14:29
Artiumek 26 artelan erosi zituen iaz bere bildumarako
Gasteizko museoak erosi dituen aleen artean, Rafael Lafuente gasteiztarraren hainbat lan azpimarratu dituzte. Museoak beste hamaika artelan gehiago jaso ditu dohaintzan.
2024/03/06 - 15:51
Arte Ederren Bilboko Museoak 2023an zaharberritutako lanak aurkeztu ditu
Jose Arrueren beirate bat, Francisco Durrioren burdin hesi bat eta Nemesio Mogrobejoren eskultura bat nabarmentzen dira Arte Ederren Bilboko Museoak zaharberritutako lanen zerrendan. Museoan ikusgai daude dagoeneko.