Jorge Oteiza izango da 41. Bertso Egunaren ardatz nagusia
Urtero bezala, Bertso Eguna ospatuko dute urtarrilaren 30ean Donostiako Kursaal Auditorioan. Donostia Festak erakundeak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatu ohi dute urtero ekitaldia, Donostia Egunaren inguruan. Bertsozale Elkarteko ordezkari gisa Andoni Egaña izan da gaur goizean egin duten aurkezpenean, Donostiako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzi Denis Itxaso eta Kutxako ordezkari Mikel Irizarrekin batera.
Bertan jakitera eman dutenez, aurtengo edizioan Jorge Oteiza artista izango da ardatz nagusia, arratsaldeko 18:00etan Kursaal Aretoan egingo den Hustubetehustu ekitaldian. Ez zaio, ordea, omenaldi kutsurik eman nahi festari. Bere ideiak eta ateraldiak oholtza gainean frogak egiteko baliatu nahi dituzte bertsolariek: ''''Oteizaren esaerak, izaera, esaldiak… gurera ekarri, moldatu eta probatu'''', esan dute antolakuntzatik.
Andoni Egaña eta Unai Elizasu izango dira saioaren gidariak eta hemeretzi bertsolari izango dira kantuan. Zortzi bertsolarik ardaztuko dute saioa: Igor Elortzak, Iñaki Gurrutxagak, Uxue Alberdik, Xabier Silveirak, Jon Maiak, Jokin Sorozabalek, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok. Beste hamar-hamaika bertsolari gonbidatu ere izango dira oholtza gainean, ariketa batean kantatzera igoko direnak.
Arratsaldeko ekitaldiaz gain, izango da bai zerekin gozatu egun guztian zehar. Goizeko 12:00etatik aurrera bertsolariak kantuan izango dira Bulebarrean eta Alde Zaharrean eta hiru bertsolari bikote izango dira teman bazkalordurarte. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Hustubetehustu ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian; eta 21:00etan, berriz, afariaz eta festaz gozatzeko aukera proposatzen dute antolatzaileek Kursaal jatetxean.
Ekitaldirako eta afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu &' || 'nbsp;web gunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.