Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bertsolari', pantaila handian

Asier Altunaren azken lanak oihartzun handia izan zuen Zinemaldiko Sail Ofizialean eta estreinaldien artean dago aste honetan.
18:00 - 20:00
EITB Kultura: 'Bertsolari' (Asier Altuna)

Asier Altunaren Bertsolari filmak asteburuan ikusiko du argia, Zinemaldiko Sail Ofizialean sekulako oihartzuna lortu ostean, publiko zein kritikaren aldetik.

Asier Altunaren gidoipean eta zuzendaritzapean egindako lana da "Bertsolari". Donostiako Zinemaldian izan da bertsolarien inguruko filma, eta zinema-aretoetara heldu da. Altunak Zabaltegi-Zuzendari Berria Gazteria saria eskuratu zuen 2005eko Zinemaldian, Aupa Etxebeste! bere lehen lan luzearekin.

Euskaraz grabatu dute pelikula eta Txintxua Filmen ekoizpena da, Golemen banaketarekin. Besteak beste, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolari ezagunek parte hartzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X