Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Faktoria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irailaren 29an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Amasa-Villabonan hasiko da txapelketa nagusia eta Barakaldoko BECen amaituko da. 43 bertsolarik parte hartuko dute, zaharrena Jon Maia 41 urterekin, eta gazteena Maddi Sarasua 18 urterekin.
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Irailaren 29an hasi eta abenduaren 15ean amaituko da txapelketa, eta tarte horretan egingo diren 6 kanporaketa eta zazpi finalaurrekoetan bertsoek hartuko dituzte Euskal Herriko plaza asko, eta antolatzaileen esanetan 14.000 lagun espero dira BECen egingo den finalean.  Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidenteak, txapelketa nagusiaren inguruko zenbaki askoren gainetik, urtearen buruan plazaz plaza egiten diren saio mordoa eta horietara joaten diren bertsozaleena azpimarratu nahi izan ditu.

Sarrerak, dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X